Calendar
Librezale.org(e)tik
Azalpena
Sunbird eta Lightning egutegi, ataza eta hitzorduen kudeaketarako Mozilla fundazioaren Calendar taldeak sustatutako bi proiektu biki dira. Funtsean gauza bera egiten dute, baina Sunbird aplikazio autonomoa da eta Lightning Thunderbird posta-bezeroaren gehigarri gisa banatzen da.
Une honetan Sunbird-en garapena zalantzan dago, Calendar taldeak bere ahaleginak Lightning-en garapenera bideratzea erabaki baitu. Sunbird-en garapena garatzaile berriak erakartzearen araberakoa izango da.
Lokalizazioa
Calendar euskaratzeko erabilitako PO fitxategiak hemen daude.



