Cairo-Dock

Librezale.org(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

Cairo-dock-logoa.png

Cairo-Dock

2.4 bertsioa

Cairodock pantosoa.jpg

Proiektuari buruz

Gorria.png

Azalpena

Cairo-Dock mahaigainerako interfaze berria sortzeko balio duen aplikazioa da. Dock batez (aplikazioak atrakatzeko gunea), ataza-barra batez eta mahaigainaren edozein tokitan koka daitezkeen hamaika applet-ez osaturik dator.

Cairo/OpenGL erabiltzen du hardware bidezko azelerazioa daukan edozein ordenagailutan grafiko ederrak erakusteko. Oso erraz pertsonalizatzen da eta hainbat gaiz horniturik dator. Azelerazio hau gabe ere badabil, ikusgarritasuna galtzen duen arren.

Lokalizazioa

Momentu honetan Cairo-Dock euskaraz edukitzeko lanean ari gara. Lokalizazioa Launchpad Translations bidez ari da bideratzen. Nukleoaren interfasea ia euskaraturik dago, laguntza testuak ezik. Itzulpen honetan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan gurekin gure posta-zerrendaren bidez. Laguntza behar da, arduradunak ez baitu jarraitzeko asmorik.

Tresna pertsonalak

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB