Awn
Librezale.org(e)tik
Azalpena
Awn (Avant Window Navigator) Linux sistemetan erabil daitekeen dock motako nabigazio-barra da. "Dock" hitza euskaratzeko atrake, kai edo portu hitzak erabil daitezke, eta bere funtzioa aplikazio-abiarazleen, dokumentu irekien ikonoen, jakinarazpen-areen eta mota askotako applet edo aplikazio txikien atrakatze-gunea izatea da. Hobeto ulertzeko, sistema eragile nagusietako mahaigainetan ageri ohi den beheko barraren parekoa da, baina moldagarriagoa izan ohi da. Awn-ren pareko ezagunena eta itxura batean bere inspirazio-iturri izan dena Mac OS X sistemen Dock aplikazioa da.
Azken garapen-aldian erantsi dizkioten bi applet berriri esker, jakinarazpen-area eta menu nagusia alegia, orain Awn-k mahaigaineko edozein barra ordezka dezake erraztasunez. Une honetan 2010eko apirilean argitaratutako 0.4.0 bertsioan dago Awn-ren proiektua.
Librezalek Awn-ren antzekoak diren beste bi proiektu ditu, Cairo-Dock (orain Glx-Dock deitzen dena) eta Docky.


