Zer da Tux Paint?

Tux Paint irudi edizio programa erreza da, umeek erabiltzeko aproposa.
Haurrak entretenitzeko helburua dauka, lanabes sorta txiki baina erabilgarria dauka, baita soinu-efektu erakargarriak.

Nork egin du Tux Paint?

Egilea: Bill Kendrick - bill@newbreedsoftware.com"
Web-leku pertsonala: http://www.newbreedsoftware.com/bill/
Beste lan batzuk: http://www.newbreedsoftware.com
Euskeraketa: Juan Irigoien - juanirigoien@irakasle.net

Zer ezaugarri du Tux Paint-ek?

  • GPL (General Public License) lizentziapean banatzen den programa da, eta dohainekoa.
    Kode iturria eskuragarri dago nahi duen edozeinentzat.
  • Hainbat plataformatan erabiltzeko modukoa da (Linux, NetBSD, Mac OS X, BeOS, Windows...)
  • Gaur egun (2004ko urtarrila) 34 hizkuntzatara itzulia dago munduan zehar dauden hainbat kolaboratzaileren laguntzari esker.

Zelan eskuratu Tux Paint?

Programa deskargatzeko: http://www.newbreedsoftware.com/tuxpaint/download

Zelan instalatu Tux Paint?

Tux Paint bi atalez osatutako programa da; batetik software nagusia dugu, programa bera (3.479 Kb inguru, plataformaren arabera). Bestetik "Zigilu Sorta" deritzona (gomazko tanpoien antzeko irudiak). Azken honen tamainua dela eta (4.587 Kb inguru, plataformaren arabera), norberaren eskuetan uzten da instalatu ala ez.

Windows

Jeitsi bi atalak ('Tux Paint Installer' eta 'Rubber Stamps Installer') eta intalatu biak. Programa euskaraz agertzeko, ireki 'Block de notas' delakoarekin "Archivos de programa/TuxPaint/tuxpaint.cfg" fitxategia eta bertan lerro berri batean "lang=basque" testua gehitu (komatxorik gabe, jakina).

Linux

Errezena RPM paketeak jeistea da ('RPM Linux Packages'): programa bera ('tuxpaint fc1.i386-rpm') eta zigilu bilduma ('tuxpaint-stamps noarch-rpm') norberaren 'home' direktorioan sortutako karpeta berezi batera, adibidez. Ondoren shell-a zabaldu , 'su root' egin, eta 'cd' egin direktorio berri horretan sartzeko. Azkenik "rpm -i tuxpaint-0.9.13..." (fitxategiaren izen oso-osoa idatzirik) eta "rpm -i tuxpaint-stamps..." (fitxategiaren izen oso-osoa idatzirik) aginduak eman eta badago.
Euskeraz agertzeko bideak:

  • shell-a zabaldu eta 'tuxpaint --lang basque' agindua emon
  • shell-a zabaldu eta 'tuxpaint --locale basque' agindua emon
  • Zure sistemak erabiltzen duen hizkuntza lehenetsia aldatzea (horrela Tux Paint ezezik, beste programa guztiak ere euskaraz agertuko zaizkizu, itzulita dauden neurrian (Nik neuk hauxe gomendatzen dizut). Zelan?
    Ireki ezazu zure home direktorioan daukazun ".profile" fitxategi ezkutua eta "export LANG=eu_ES@euro" idatzi lerro berri batean (azkenean, adibidez). Izan daiteke beste hizkuntzetakoak ere bertan egotea. Orduan eurekin batera idatzi.
    Honek duen abantaila zera da: hasierako menutik ireki daitekeela programa zuzen zuzen euskaraz.

Beste sistema eragileak

Beste sistema eragileetan ere berdin egiten da: bi programa-fitxategiak jeitsi eta ondoren instalatu.
Nik-neuk Linux eta Windows-en baino ez dakit ibiltzen :-(( eta ezin dizuet zelan euskeraz instalatu azaldu. Gainera programaren dokumentazioak ere ez dakar :-o .
Dena dela, zuetariko baten batek Mac OS-en, edo BeOS-en, adibidez, instalatu eta mezuren bat bialduko balit, eskertu egingo nioke eta ostean nik berton ipiniko nuke azalpena (juanirigoien@irakasle.net) (Soft librea kolaborazioa da, ez ahaztu :-)) ).