Thunderbird Euskaraz

Thunderbird, zure ePosta bezeroa

Thunderbird-ek eposta ziurrago, azkarrago eta errazago bihurtzen du zabor-posta iragazki, mezu bilaketa azkarra eta ikuspegi pertsonalizatuen bitartez. Firefox-en egileek aurkeztua, Thunderbird-ek posta erabilgarriagoa egiten du.

Dagoeneko Thunderbird 3.0 beste hizkuntza batean instalatuta baldin baduzu, ondorengo loturen bitartez hizkuntza fitxategia deskargatu eta Thunderbird euskaratu dezakezu. Thunderbird 3.0 euskara hizkuntza fitxategiak: Linux, Mac OS X eta Windows bertsiotarako.

Thunderbirdekin integratutako euskara hiztegia

Hainbeste gustatzen zaigun posta bezero honekin idatzitako mezuen ortografia automatikoki zuzendu dezakegu. Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak egindako myspell hiztegiari esker eta Julenek sortutako xpi paketeari esker, euskara hiztegia ere eskuragarri daukagu Thunderbirdekin batera.