Mailman Euskaraz proiektua
(jpeg 6k)
Edukiak
- Mailmani buruz sarrera
- Mailman deskargatzen
- Mailmani buruz eztabaida zerrendak
- Euskarazko bertsioa
- Euskaraketaren zergatia
- Proiektuaren egoera
- Eposta zerrenda
- Euskarazko fitxategien Deskarga
- Instalatzen
Mailmani buruz sarrera
ePosta eztabaida zerrendak kudetatzen laguntzeko tresna da Mailman,
Majordomo edo Smartlist-en antzekoa. Baina ezagunagoak diren beste
batzuk ez bezala Mailmanek web orrialde batzuk sortzen ditu zerrenda
bakoitzarentzako eta partdaideek web bidez harpidetzea, ezabatzea ...
baimentzen du. zerrendaren administrazio lan guztiak ere web bidez
egin daitezke. Mailmanek erabiltzaileek behar dituzten gehigarri
gehienak ditu bateratuak : fitxagi gordeketa, posta-berri talde zubiak,
zabor posta filtroa, eposta bidezko komandoak, zuzeneko SMTP bidalketa.
domeinu birtualak erabili ditzazke eta gehiago.
Mailman ezagunenak diren *nix sistematan erabili daiteke, web
zerbitzari eta kudeatzaile gehienekin eta SMTP zerbitzari gehienekin
ere. Mailmanek Python 1.5
bertsioa edo berriagoa behar du. Python objektu askeei
begiratuz dabilen script hizkuntza da. Fitxategi gutxi batzuk C
hizkuntzan daude idatzirik zihurtasun arrazoiengatik.
Manuala oraingoz Mailman distribuziotan dagoen IRAKURRI-en bilduma da. Oraingoz berri gehiago jasotzeko jo www.list.org-ra
Mailman deskargatzen
http://ftp.gnu.org/gnu/mailman/
eta ispiluetan aurkitu
daiteke mailman.
Mailmani buruz
eztabaida zerrendak
Mailmanen zaleen eposta zerrenda anitz daude, mailman beraren erakustaldi bikaina dena!
- Mailman Announce irakurketarako bakarrik da zerrenda hau, bertsio berriak eta beste berri garrantzitsua jaso nahi dituztenentzat. Mailman (programa berarekin) lanean ari diren pertsonentzat pentsatua.
- Mailman Users : Zure zerbitzarian Mailman baduzu eta arazorik bazenu, bai instalaketan, bai erabileran, horretarako da zerrenda hau. Eztabaida tekniko konplexuenak zerrendatik kanpo mantentzen saiatzen dira.
- Mailman Developers Mailman egiten lagundu nahi badiguzu edo eta eztabaida tekniko konplexueterako zerrenda
- Mailman Checkins gehigarri zerrenda bat eta publikoki irakurketarako CVS ¿¿¿Repository bat da. Hau Mailman ekoizle trebeenentzako edo gehigarriak egiten dizkion pertsonentzako zerrenda da. Bakarrik Mailmanen mantenuan lanean dabiltzanak bidali ditzakete postak zerrenda honetara. Ez dago zerrenda fitxategirik.
Euskaratze Proiektua
Euskaraketaren zergatia.
Proiektu hau euskaratzearen beharra librezale sortu bezain laster ikusi zen, gure harremanetarako erabiltzen genuen lanabesa ezin bait zen Euskara ez den beste hizkuntz batetan egon. Hori ikusi eta lanean asi ginen, behin proiektu hasia zegoela UEU Gipuzkoako foru aldundiaren babespean Euskaraketa hau egiten ari zirelaren berri izan genuen eta bi euskaraketa horien batzearekin sortu da Mailman Euskaraz proiektua.Proiektuaren egoera
PO Fitxategia --- Lanean % 98,00 eginaTxantiloilak --- Eginak.
Jadanik kalean dagoen 2.1.3 bertsio berrian mailman bera Eukaraz lan egiteko prest deskargatu ahal izango da. Behean dauden argibideei jarmonik egin gabe newlist -l eu zerrenda_izen erabiliaz ePosta zerrenda euskaraz sortuko du. Aurreko bertsioetarako jarraitu behekaldeko argibideak.
Eposta zerrenda
Euskaraketa honi buruz hitzegin, akatsak zuzendu, laguntza eskeini etabarrerako eposta zerrenda bat sortuko da aurki. Hau sortu artean iradokizunak, edo edozein argibideetarako idatz ezazu mailman-eu@librezale.org ePosta helbidera.Euskarazko fitxategien Deskarga:
tar bilduma batetan eta gzip-ez komprimiturik (*.tgz) dago fitxategia. Deskargatu nahi bazenu, joan helbide honetaraEuskarazko bertsioa instalatzen:
- Honetarako mailman 2.1.2 bertsioa instalatuta eta lanean eduki behar duzu.
- Euskarazkko fitxategia deskargatu eta deskomprimitu (tar -zxvf mailman-eu.tgz)
- Orain fitxategiak bere lekuetan kokatzera:
- Txantilloiak : Deskomprimitzena sortutako templates karpeta jada instalatutako hizkuntzetakoak dauden lekuan jarri (Debian sistematan /etc/mailman ez dakit sistema guztiek errespetatzen duten kokaleku hau)
- Euskarazko katalogoa : Deskomprimitzena sortutako messages karpeta jada instalatutako hizkuntzetakoak dauden lekuan jarri (Debian sistematan /var/lib/mailman/messages/ ez dakit sistema guztiek errespetatzen duten kokaleku hau)
- Eukara hizkuntza ezagutzeko Defaults.py fitxategian (Debian sistematan /usr/lib/mailman/Mailman/ ez dakit sistema guztiek errespetatzen duten kokaleku hau) euskara ezagutaraziko duen lerro bat sartu behar da LC_DESCRIPTION atalaren barnean:
add_language('eu', _('Euskara'), 'iso-8859-15') <==== lerro hau gehitu behar da
add_language('es', _('Spanish (Spain)'), 'iso-8859-1')
behin hau dena egin eta mailman berriz abiaraztearekin listo dago Euskaraz lan egiteko. Orain newlist -l eu zerrenda_izen erbiliaz euskarazko zerrenda bat so dezakezu edo Web interfazearen bidez sorturik duzun zerrenda baten hizkuntza aldatu.
Return to GNU's home page.
Please send FSF & GNU inquiries & questions to gnu@gnu.org. There are also other ways to contact the FSF.
Please send comments on these web pages to webmasters@gnu.org, send other questions to gnu@gnu.org.
Copyright (C) 1999,2000 Free Software Foundation, Inc., 59 Temple Place - Suite 330, Boston, MA 02111, USA
Verbatim copying and distribution of this entire article is permitted in any medium, provided this notice is preserved.

