Lizentziak
Softwareak libre izan behar du. Bai programak, bai liburutegiak, bai dokumentazioa libre mantentzeko "Free Sofware Foundation" delakoak software askeko lizentzia ezberdinak sortu zituen, eta horien euskaratze lanean ari gara. Nahiz eta balio legalik ez izan, euren esanahia hobeto ulertzen laguntzeko asmoa daukate euskarazko bertsioek.
Lizentzia hauek euskaraketa ez-ofizialak dira. Legalki baliogarriak diren bakarrak ingelesezko jatorrizko lizentziak dira. Hala ere, gure asmoa software librearen eta GNU zer den hobeto ulertzean laguntzea da.
GNU GPL Lizentzia
Lizentzia honek orokorrean programa libre baten banaketa eta aldaketak baldintzatzeko erabiltzen da.
GNU FDL Lizentzia
Programetaz aparte dokumentazioa, liburuak edo bestelako beste edozein testu libre egiteko lizentzia hau erabili daiteke.
GNU LGPL Lizentzia
Beste programetan erabili behar diren azpierrutinen liburutegientzat hau da lizentzia.
- Euskaraketa ez-ofiziala (Oraindik ez)
- Jatorrizko GNU Lesser General Public License
Free Software Foundation
Lizentzia guzti hauek FSF (Free Software Foundation), Software Libre Fundazioak idatzi ditu. Guzti hau zertaz doan jakiteko ikusi beraien web orria.

