Itzulpenak Nola Egin

Orrialde honetan itzulpenak egiteko argibide batzuk idatziko ditugu.

Itzulpena hasi baino lehen

Itzulpena hasi baino lehen, oso garrantzitsua da zenbait pausu ematea:

  1. Ziurtatu ez dagoela inor dagoeneko programa itzultzen: Webgune ofizialean galdetu, foroan edo posta zerrendan galdetu, etabar
  2. Programaren egilearekin kontaktuan jarri, zure asmoaren berri eman eta baimena eskatu
  3. Itzulpena egingo duzula foroetan zabaldu eta beharrezkoa bada, laguntza eskatu

Modu honetan bi gauza lortuko ditugu:

  • Itzulpena ofiziala izatea
  • Dagoeneko beste batek itzulpena hasita baldin badauka, lana ez bikoiztea

Itzulpen Tresnak

Normalean, programen testu kateak PO fitxategietan gordetzen dira. PO fitxategiak kudeatzeko tresna desberdinak daude. Hauek dira guk gehien erabiltzen ditugunak:

  • KBabel. Unix motatako sistema eragileetan baino ez dabil. KDE liburutegiak behar ditu.
  • gtranslator. Unix motatako sistema eragileetan baino ez dabil. Gnome liburutegiak gehar ditu.
  • poedit. Plataforma anitzetan dabil.

GNU/Linux eta KBabel erabili ahal izateko dokumentazioa deskargagarri dago EuskalGNUren web gunean: GNU/Linux eta KBabel Tutoretza

Mozilla proiektuaren kasuan, testu kateak beste motatako formatuan gordetzen dira. Kasu honetan Librezaleok fitxategi hauek PO formatura bihurtzen ditugu itzulpena egin baino lehen. Itzulpena eginda dagoenean, berriz jatorrizko formatura bihurtzen ditugu. Konbertsio hau burutzeko Translate Toolkit lanabesa erabiltzen dugu.

Itzulpen datubaseak/memoriak

Ondorengo zerrendan, itzulitako proiektu desberdinen PO fitxategiak deskargagarri utzi ditugu.

KBabel erabiltzen baduzu, itzulpen datubase bat sortu dezakezu hemendik deskargatutako fitxategiekin. KBabel irekita daukazula, itzulpen datubasearen konfigurazio leihoan, PO fitxategiak deskonprimitu dituzun karpeta eta azpikarpetak eskaneatu ditzakezu. Era honetan, aipatutako itzulpen datubasea kate berriekin osatuko duzu eta itzulpen berriak egiteko oso erabilgarria suertatu daiteke.

Hizkuntzarekin Zalantzak

Zenbait hitz edo esaldi itzultzean zalantzak izatea oso normala da. Kasu honetan lehenengo eta behin aurreko puntuan aipatutako itzulpen datubaseetan bilatu behar dugu, ia termino hori beste lekuetan nola itzulita dagoen ikusteko.

Interneten ere, hainbat hiztegi daukagu eskura:

Bukatzeko, Librezale foroan edo posta zerrendan laguntza/aholkua eskatzea ere oso lagungarria izaten da.

Terminologia

gettext: GNU internazionalizazio liburutegia hizkuntz anitzetako programak egiteko sarri erabilia. EuskalGNUkoak nola_gettext euskuliburua prestatu dute. Lehen aldiz programen itzulketan dabiltzatenei hau irakurtzea aholkatzen zaie.

pot fitxategia: hau programaren iturburuan dator (normalean) eta itzuli behar diren kateen zerrenda bat da formatu jakin batetan (jatorrizko hizkuntzan bakarrik)

po fitxategiak: Fitxategi honetan itzulpena bera gordetzen da. Hizkuntz bakoitzak fitxategi bat behar du (euskara kasuan eu.po). Ez balego pot fitxategitik sor daiteke.

Itzulpen baten adibidea

Programa bakoitzak gauzak bere modura egiten ditu baina adibide bat jarri nahi dugu bidea apur bat argitu nahian.

Lehenengo gauza itzuli nahi duzun programa aukeratzea da. Gure adibidean amule aukeratu dugu, emulen oinarritutako sistema guztietarako parez pareko bezeroa.

Gero begiratu garatzaile taldeak internazionalizazio edo lokalizazio zerrendarik edo kontaktu modurik duen eta han itzulpena egiteko asmoaren berri eman. Honek garatzaileekin harremanetan jarriko dizu gomendio edo laguntza behar baduzu ere eta beste norbaitek lana hasi badu harekin harremanetan jarriko zaitu.

Gure adibidean, Translations i18n (internazionalizazio) foroa daukagu.

Orain pot fitxategia lortu behar duzu, normalean horretarako iturburu paketea deskargatu eta despaketatu ondoren po karpetan aurkituko duzu pot fitxategia.

Kasu honetan garatzaileek dana erosoago egiteko foroan bertan ipintzen dute (proba egin nahi baduzu hemen dago source_string.po izenpean, baita itzulpen zaharragoekin batzeko egin beharreko argibideak, euskarazko azken fitxategia beti hemen azken mezuan uzten dut)

Orain bagugu fitxategi lehenago azaldutako tresnekin lan egiteko (kbabel, po-edit, etabar).

Gero po fitxategi hori probatzeko momentua dator. Horretarako gettext paketeko msgfmt erabiliko dugu. Azken hau po fitxategi horretatik aplikazioak ulertzen duen mo fitxategia sortzeko erabiltzen da modu honetan:

msgfmt -v -c -o mo-fitxategia.mo po-fitxategia.po

mo fitxategi hori normalean (debian-en beintzat, baina banaketaz banaketa alda daiteke) /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/ karpetan aplikazio_izena.mo bezala gorde behar da (kasu honetan amule.mo).

Orain aplikazioa berriz irekitzerakoan itzulpen berria erabiliko du.