Ez duzu saioa hasi.
Orriak: 1
Azken hilabeteotan eztabaida dezente egon da euskal administrazioak Software Librearen eta hezkuntzaren alorrean hartu beharko lituzkeen bideen eta hartu dituen erabakien inguruan.
Hori tarteko, hezkuntzan Software Librea bultzatu nahi duen ororentzat, datorren urriaren 3an egingo den asanbladan parte hartzeko deia egin du Pablo Garaizar "txipi"k.
Hona hemen deialdia:
* Data: urriaren 3a, larunbata.
* Tokia: Hika Ateneo (Ibeni Kaia 1, Atxuri, Bilbao).
* Gai-zerrenda
o 10:00: Aurkezpena.
o 10:30: Hezkuntza 2.0: zer egin da orain arte?
o 10:45: Hezkuntza 2.0: proposamenak eta etorkizuneko ekintzak.
o 11:30: Atsedena.
o 12:00: Hezkuntza 2.0: ondorioak.
o 13:00: Software Librea Euskal Administrazio Publikoan.
o 13:30: Ondorioak eta hurrengo bilerarako deialdia.
Bileraren helburua gai hauen inguruan egon diren gorabehera guztiak zehaztu eta gutxieneko adostasun batekin administrazio publikora jotzea da, beti ere euskal Software Librearen komunitatearen zati garrantzitsu baten bultzadarekin eta pertsonalismoetan erori gabe, auzolanean.
Informazio osoa:
http://softwarelibre.deusto.es/la-asamb
are-libre/
Lineaz kanpo
Orriak: 1