Ez duzu saioa hasi.
Kaixo lagunok:
Honako honetan librezale-k komunitatearen esku jarri duen zerbitzu berri bat aurkezteko idazten dut.
Zerbitzu hori pootle zerbitzari baten instalazioa da.
Librezaleko pootle zerbitzariaren helburuak:
a) Orain artean egindako eta egiten dihardugun itzulpen lanen bilduman bat sortu komunitateak itzulpen memoria edo kontsulta moduan erabili dezan.
Oraingoz, eta kontsulta moduan, hainbat proiekturen po fitxategiak daude:
Mozilla Amankomuna - Mozilla aplikazioek amankomunki erabiltzen dituzten fitxategiak
Mozilla Firefox
Mozilla Thunderbird
Mozilla Sunbird (calendar)
Mozilla Minimo(mugikorren nabigatzailea)
Debian inguruko itzulpenak: Debian instalatzailearen eta debconf txantiloien itzulpenak.
nicotine+
b) Komunitateari itzulpenak web bidez egiteko aukera eskaintzea, hau da denbora eskasia dela eta edo mugapen teknikoen arrazoiagatik proiektu baten arduradun egiteko gogo/aukera ez duten baina software librea itzultzen lagundu nahi duen edonori guk irekirik ditugun lanetan laguntzeko aukera bat ematea.
Oraingoz itzulpena irekirik duten proiektuak (izena eman behar da itzuli ahal izateko):
vlc medio erreproduzitzailea
xfce idazmahai ingurunea
Sistemaren erabilera sinplea eta intuitiboa da hala ere inork arazorik aurkitu ezkero librewikian pootle-ri buruzko gida labur bat idazten ari gara (osatu gabea) aurkitutako arazoa ez bada gida horretan argitzen librezale foroan edo librezale eposta zerrendan (mozillaABILDUAlibrezale.org)luza ditzakezue zuren eskakizun, iruzkin edo zalantzak.
On izan eta ondo itzuli
Nik linux darabilkit. Zuk zergatik ez?
Mutil guztiz ezegonkorra nauk, SID darabilkit
Lineaz kanpo