Logoa

#1 2004-11-11 11:23:25

Guest
Kidea

Esaera zaharren bilduma bila

Kaixo librezaleok!

gure webgunean ausazko esaera zaharrak erakusten ditugu.
Momentuz buber-etik 200-ta piko esaera atera eta sisteman sartu dira.
(esaerok ez dute jaberik ezta?)

Galdera: baldaki norbaitek nondik atera esaera gehiago internetetik?
edukinak aberastu nahiko genituzke...

Honatx esaerak:

A, zer parea! Karakola eta barea!
Abadearen lapikoa, txikia baina gozoa
Aberats izatea baino, izen ona hobe
Adiskide onekin, orduak labur.
Adiskidegabeko bizitza, auzogabeko heriotza.
Aditu nahi ez duenak, ez du esan behar
Aditzaile onari, hitz gutxi
Agindua zorra, esan ohi da
Aita biltzaileari, seme hondatzaile
Aldi luzeak, guztia ahaztu
Alfer egon eta alfer-lana egin, biak berdin
Alferkeria, askoren ondamendia
Alferrak, beti lanez beterik
Alferrarendako lanik ez, eta astirik ez
Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana, ez d...
Alferrik da, ura joan eta gero, presa egitea
Amari egindako zorrak ez dira inoiz ordaintzen
Amen: Zu hor eta ni hemen
Apaizaren eltzea, txikia baina betea
Ardi galdua atzeman daiteke, aldi galdua berriz ez
Ardi txikia, beti bildots
Ardiak beeka egonik, ez du jaten belarrik
Arian, arian, zehetzen da burnia
Arranoak lumak behar, txepetxak ere bai
Arrotz-herri, otso-herri
Aseak gosea ezin ikus
Aski ez duena, deusik ez duena
Asko baduk, asko beharko duk
Asko daki zaharrak, erakutsi beharrak
Asko dakizu, bizitzen baldin badakizu
Askoren mina, tontoen atsegina
Asto askok, lasto asko
Astoari ezin mendeka, mendeka albardari
Aukera maukera, azkenik trankera
Aurrera begiratzen ez duena, atzean dago
Azeri zaharrak ile zaharra uzten du, aztura zaharr...
Azeria solas ematen zaukanean ari, gogo emak heure...
Azken gaizto egingo duzu, txoria, gazterik egiten ...
Bakoitzari berea, eta beti adiskide
Balantza duen aldera erortzen da arbola
Balizko errotak, irinik ez
Bat eman eta bi hartu, gure etxean ez berriz sartu
Bat izatea hobe, bi itxo egitea baino
Begi bat aski du saldunak, ehun ez ditu sobera ero...
Begiak noraino, nahia haraino
Begietatik urruti, bihotzetik urruti
Beltz guztiak ez dira ikatz
Berbak handiak, ezkurrak txikiak
Bere etxe pobrea, erregearena baino hobea
Berri gaiztoa bera zaldi
Beste lekutan ere, zakurrak oinutsik ibiltzen dira
Besteen faltak aurreko aldean, geureak bizkarrean
Besteren ama ona, norberea askoz hobea
Beti on nahi duena, maiz gaizki
Beti ordu duena, beti berandu heldu dena
Bi etxetako txakurra, goseak jan
Bihotzean dagoena, mihira irten
Bost sosen pupua, eta hamar sosen trapua
Burdina berotan jo behar da
Burla minena, egia dioena
Bururik ez duenak, hankak ibili behar
Bururik ez duenak, txapel-beharrik ez
Buztana lastozkoa duena, suaren beldur
Dagonean bonbon, ez dagonean egon
Dakien guztia ez derrala, ahala oro jan ez dezala
Dakienak, dakien adina esaten du
Dakizunaz gutxi mintza zaitez, ez dakizunaz bat er...
Danbolin ordainduak soinu txarra jotzen du
Dantzatu nahi ez dana, ez doala dantzara
Denbora badoa eta gu harekin
Dezagun gutxi, dezagun beti
Dirua, mutilik hoberena eta nagusirik txarrena
Diruak malkarrak zelaitzen
Edozein txoriri, eder bere habia
Edozeinek, edanondoan, dio bere iritzia
Egarri dagoenarentzat, ur loirik ez
Egi guztiak ez dira on esateko
Egia, askoren erregarria
Egia da latz eta garratz
Egiak esan eta adiskideak gal
Egizu beti on, ez jakinarren non
Eguzki bera, on ala gaiztoentzat
Eguzkia nora, zapiak hara
Ekark idia, edo begia
Elizatik hurreanena, paradisutik urrunena.
Entzun eta isil, baiezko borobil
Eroriz, eroriz, oinez ikasten da
Esaera zaharrak, gezurrik ez
Esana da erraz eta egina garratz
Esana esan, emana eman
Esaten baduk nahi duana, entzungo duk nahi ez duan...
Eskola-mutilak sasiz sasi, asko jan eta gutxi ikas...
Eskuko behatzak ere, ez zituen Jainkoak berdinak e...
Etxe hutsa, haserre hutsa
Etxean gatza ugari dagoela eta, ez dezazula bazkar...
Etxean ikusia, umeak ikasia
Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da
Ez ardo bizidunik, ez andre bizardunik
Ez da horixe atzo goizekoa
Ez da ogirik neke gaberik
Ez dakusan begik, ez nigarrik
Ez egin gaitzik eta ez izan beldurrik
Ez egin oihanean, eder ez denik kalean
Ez gehiegi hitz egin, ez ba da nahi huts egin
Ez naiz joaten elizara, maingu naizelako; joaten n...
Ezer ez duena, emateko prest
Ezina, ekinez egina
Ezkondu baino lehen, ezagutzea lehenago
Ezkondu baino lehen, kontu zer egiten den
Gaitz guztiak, bere gaitzagoa
Gaitza, gaitzagoak derahatza
Gaitza, ongi hator, baldin bakar bahator
Gaizki esanak barkatu, ondo esanak ondo hartu
Garaipena, neke askoren ondorena
Gaua, gogapenen ama
Gaur hitza eman, bihar haizeak eraman
Gaurko izerdia, biharko ogia
Gaztean alfer, zaharrean lander
Gehiago edukiago eta nahiago
Gehiegi baino, aski hobe
Geroa, alferraren leloa
Gezurra esan nuen etxean: ni baino lehenago kalean
Gezurra esan nuen Getarian, eta ni baino lehenago ...
Gezurrak hankak motzak ditu
Gezurtiak zer duen merezi? Egia esatean ez sinetsi
Gilen, bihar hilen, etzi ehortziren, etzidamu ahan...
Gogoa den tokian, aldaparik ez
Goiz jagia, ez da egunsentia
Gorostian gorosti, eta Donostian Donosti
Gure beiak erro handiago eta zuenak esne gehiago
Gutxi edatea eta gutxi sinistea, zintzoaren egitea
Gutxiegia eta larregia, beti kaltegarria
Gutxika gutxika, asko egiten da
Guztia gura izatea, guztia galtzea
Guztien adiskide dena, ez da inorena
Guztien gogora egitea, da gauza nekea
Haitzean jaioak, haitzera nahi
Handiak, txikia ahantzarazten
Haria meheenean eten ohi da
Harri ibiliak goroldiorik ez, erle uxatuak aberask...
Hartuak, emana zor
Hartzen dena, zortzen dena
Haurrak hazi, nekeak hasi
Hauxe da lorra! Goian zerua eta behean lurra
Hazi gaiztoa, bera sortzen
Hegaztia airerako, gizona lanerako
Hil arteraino bizi, han arte ez izi
Hilak lurpera, biziak mahaira
Hiru belarritan igaren hitz isila, orotan lasterka...
Hitzontzi, hutsontzi
Hobe da ezer, ezer ez baino
Hobe da gorde eta ez eske
Hobe da oinez eta segurora, eta ez zaldiz eta zulo...
Hobe da txori bat eskuan, eta ez bost ezkurrean
Hordikeria, gizatasunaren lotsaria
Ibiltari gauean, logura goizean
Idia adarretik eta gizona hitzetik
Igaitea gorago, eroria dorpeago
Igaroa, igaro
Ihaurk egin dezakeana ez utzi besteri egiten
Inoren oiloak, gureak baino arraultz gehiago
Iretargia argi da, baina eguna baizen argi ez.  In...
Iturri txikiak, handiak adina egarria kendu
Izena duen guztiak izatea ere badauke
Izenak ez du egiten izana
Jaio zara, hilko zara
Jakindunen artean dabilena, jakindun
Jakiteak ez du ogirik jaten
Jakiteko hartzen, ikas ezazu ematen
Jan behar ba duzu, lan egin beharko duzu
Jan eta edan, eta pakea eman
Jan-edanaren gozoa! Kontu-emanaren gaiztoa!
Jaten duten santuekin, ez dago fidatzerik
Jende ederra, jende alferra
Kanpoan uso, etxean otso
Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan
Etorkizuna, kontakizuna.
Kontuak garbi, eta adiskide zahar
Lagun onak, ondu; gaiztoak, gaiztotu
Lan baratza, lan aratza
Lan lasterra, lan alferra
Lanik errazena, agintzea
Lapiko txikiak, laster gainez
Lastoaren sua, ez da luzaroko sua
Lastozko isatsa duenak, atzera begira
Lehen hala, orain hola, gero ez jakin nola
Lehenean barka, bigarrenean urka
Lehenik jan, gero lan
Lekuan lekuan ardiak, beltzen artean zuriak
Lur bigunean, zulo handia
Lurra bigunago, harra barrenago
Lurrak hazi, lurrak jan behar
Mando merkea, nagusiaren nekea
Mendiak mendia behar ez du, baina gizonak gizona b...
Mihiak ez du hezurrik hausten, baina bai hautsaraz...
Mihiaz egiten den mina, da azken sendatzen dena
Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera ...
Nagi: utz nazak jaikitzen, has nadin lan egiten
Nagia, beti lantsu
Nagusi eroa baino, gogorra hobe
Nahi bada jan, egin behar da lan
Nahi dukana hiretzat, besterentzat
Nahi izatea da ahal izatea
Nahiago dut behin _to_, eta ez hamabi _emango_
Nahigabeko ezkontzea, neke eta kaltea
Nekatzen da emailea, baina ez hartzailea
Neke gaberik ez da bizitzerik
Neke ondoren, poza
Nekez hartutako gauza, nekez utzi
Nere etxeko kea, auzoko sua baino hobea
Nerea neretzat, zurea biontzat
Odolak, su gabe diraki
Ogi gogorrari, hortzak zorrotz
Ohakoan dena ikasten, ez da jagoiti ahazten
Ohitura gaiztoa, berandu ahaztua
Ohiturak lege ohi dakar
Ohoin handiak urkarazten txikiak
Oihal txarra, merke dalarik, garesti da
Oilo ibiltari, azerien janari
Oiloari, oloa; astoari, lastoa
On egin dizuela janak eta kalterik ez edanak
Onak on direla, hobeak hobe
Onegi dena beretzat ez da aski besterentzat
Ongi nahi hauenak negar eginaraziko dik
Orain oraingo eta gero geroko
Ordu batean ezin dana, bitan egiten da
Orratzak baino hariak luzeago izan behar du
Osasuna, paregabeko ondasuna
Otso gosea, ibiltari
Otsoak otsoari gaitzik ez, eta lapurrak lapurrari ...
Sabelak egitean gur-gur, barteko afariak agur
Sasian jaioak, sasian nahi; gure mandoak ez du etx...
Senide urruna baino, auzo hurra hobe
Su gaberik, ez da kerik
Sua eta ura, belaunetik behera
Sugabeko etxea, gorputza odolgabea
Tantaka-tantaka upela bete
Tresnak jabea dirudi
Txakur zaunkaria, gutxitan ozkaria
Txalupan nagusi asko daudenean, arrantza gutxi
Txapel batekin bi buru ezin estali
Txintxarri mihigabea, sasian usteldu
Txori ttattarra, abesti ttattarra
Umeak! Isilik oiloak pixa egin arte
Umearen zentzuna, etxean entzuna
Ur beroaz erre txakurra, epelaren beldur da
Ur handietan, arrain handiak
Urak dakarrena, urak darama
Urde goseak, ezkurra amets
Urri, baina ongi
Urrun helduko da, baratz doalarik, geratu gabe doa...
Urrunago, gezurrak handiago
Urruneko eltzea urrez, hara orduko lurrez
Urrutiago, berriak handiago
Urrutiko intxaurrak, hamalau; alderantzean, lau
Urte askotan, txapela kaskoan
Urte euritsu, urte ogitsu
Ustea ez da jakitea
Usteak, alde erdia ustel
Utseginaz, utsegiteak zuzentzen dira
Utzi ezazu ona hobeagatik
Zahar eroa, gazte zoroa baino txarrago
Zahar-ele, zuhur-ele
Zaharrari azkar joateko eta haurrari geldi egoteko...
Zakur handiak, zaunka handia
Zapatak zapata jagoten du, abarkak abarka ez
Zeinek bera nolako, besteak uste halako
Zenbat buru, hainbat aburu
Zer egingo dugu?  Hil arte bizi
Zer ikusi, hura ikasi
Zeuen izenean eta neure gizenean
Zeuen osasunerako eta neure onerako
Zor zaharra, izen txarra
Zor zaharra, zor txarra
Zorra, lorra
Zozoak beleari ipurbeltz
Zuharrari ez eska gari
Zura berago, harra barrenago
Zuri guztiak ez dira irin

#2 2004-11-11 11:42:42

osoitz
Administradorea
Nongoa Bilbo
2002-10-31
1.057

Esaera zaharren bilduma bila

Zein da zuen webgunea?


Osoitz Elkorobarrutia

Lineaz kanpo

#3 2004-11-11 16:01:00

osoitz
Administradorea
Nongoa Bilbo
2002-10-31
1.057

Esaera zaharren bilduma bila

Zure mezua apur bat lekuz kanpo dago foro honetan, informatika foro bat delako, http://euskara.tk/  foro egokiagoa da.

Hala ere Gotzon Garatek bildutako 14.458 euskal atsotitz hemen aurkituko dituzu:
http://www.ametza.com/bbk/htdocs/hasiera.htm


Osoitz Elkorobarrutia

Lineaz kanpo

Foroen oina

FluxBB-n oinarritua