Logoa
  • Hasiera
  • » Berriak
  • » Eusko Jaurlaritzak gure 400.000 euro Microsofti

#1 2004-06-22 10:10:57

osoitz
Administradorea
Nongoa: Bilbo
Erregistratua: 2002-10-31
Mezuak: 1.032
Webgunea

Eusko Jaurlaritzak gure 400.000 euro Microsofti

Errenta aitorpena egin duzu eta ez dakizu zertan gastatuko den, baina lasai zaude, Eusko Jaurlaritza kudeatzaile onaren fama du eta ondo erabiliko ditu, ezta?

Bai zera! 400.000 euro (lehengo 66.554.400 peseta) Microsoft monopolio estatubatuarrari oparituko dizkio justifikaezina den operazio batean: Microsoft Officeen 16.000 lizentzien erosketa (komisioa poltsikoratuko al du hau onartu duenak?).

Inork azaldu al dezake zergatik ez duten erabaki, Europako beste hainbat administrazio bezala, Microsoften xantaiei bizkarra ematea eta OpenOffice erabili? Librea da eta Euskaraz dago jada! Euskaraketa gure diruarekin ordaindu zuten ere!

Gainera, Office hoiek ez dira "ezer berri ikasi nahi ez duten funtzionari alfer" hipotetiko batzuentzat, askoz okerrago, orain oinarritik ikasten ari diren ikasleei Microsoftekiko menpekotasuna sortzeko erabiliko dira kapitalismo dosi gordin hoiek.

Datorren urtean berriro? Ala ikasiko dugu behingoz?

Iturria:
http://www.cybereuskadi.com/cgi-bin/com … ?view=1746


Osoitz Elkorobarrutia

Lineaz kanpo

#2 2004-06-22 13:54:36

pi
Administrator
Nongoa: Donostia
Erregistratua: 2003-03-28
Mezuak: 617
Webgunea

Re: Eusko Jaurlaritzak gure 400.000 euro Microsofti

(komisioa poltsikoratuko al du hau onartu duenak?).

Dudarik bai ala ?

Hortxe zegok gakoa  :evil:

Datorren urtean berriro? Ala ikasiko dugu behingoz?

Bai noski hurego urtean office2004-a atera eta listo berriz ordaintzera...

Gero azal ditezela software librea sustartze dutela esanez ...

Orain ulertzen al da zergatik M$-k XP euskaratu zuen ??

Eta zergatik administrazio guztiek (bai zentrala bai diputazioak berdin)  nahiz azkenean telnet triste bat egingo duen bezerorako Windows instalatzen duen ?

Argi zegok :

La hori linux makna oso murritz batekin egin zitekeen baina...
Linuxak ziurrenik  ez zituen 64 Mb Ram eskatuko beraz ez ziren ekipoak aldatu beharko ... eta komisioak ? Pentsatu milaka ekipo urtean "zahartzat" uzten dituztela administrazioaek.

Gobernu guztien (nik ezagutzen ditudanak beintzat) aplikazioak empresa lagunek (komisoak) egiten dituzte eta nahiz tristea izan nik dakidanez aplikazio guztiak Visual basic eta antzerako lanabes pribatuak erabiltzen egiten dira. Orduan orain nola aldatu sistemak ?
Eta ikus daiteke  EJ-k bere zerbitzarien %1-a baino gehiago ez duela soft librera aldatu, oraindik novell sareak erabiltzen dituzte fitxategiak partekatzeko, IBM AS400 + Oracle erabiltzen dute database garrantzitsuenentzat.

Non dago aho  betez dioten librerako migrazioa ?  ?

Oraindik ez dut ikusi funtzionario bat Linux batekin lanean sad


Nik linux darabilkit. Zuk zergatik ez?
Mutil guztiz ezegonkorra nauk, SID darabilkit

Lineaz kanpo

  • Hasiera
  • » Berriak
  • » Eusko Jaurlaritzak gure 400.000 euro Microsofti

Foroen oina

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB