Logoa
  • Hasiera
  • » WordPress
  • » WPML plugina darabilen blog batean kate batzuk ez daude euskaraz

#1 2010-05-26 13:04:24

assar
Administrator
Nongoa: Gasteiz
Erregistratua: 2006-08-25
Mezuak: 206

WPML plugina darabilen blog batean kate batzuk ez daude euskaraz

Kaixo.


Lantokian blog elebidun bat daukagu Wordpressen egina. Hizkuntza nagusia gaztelania da, eta euskarazko bertsioa jartzeko WPML plugina erabili dugu[1].


Bi arazo ditut honekin:

1. Kate bat ezin dut euskaraz jarri. Hain zuzen, "Leer más..." dioena da. Ba al dakizue nola euskaratu daitekeen?
2. Eskuineko zutabean kanpotik hartzen dudan RSS jario bat jarri ditut. Jario hori ere bi hizkuntzatan dago, eta hizkuntza bakoitzak URL desberdin bat dauka. Ezin dut lortu blogaren gaztelaniazko bertsioan gaztelaniazko jarioa jartzea eta euskarazko blogean euskarazko jarioa. Badakizue hori egiten?


Eskerrik asko.
Asier.


[1]http://wpml.org


Erabili Euskalbar

Lineaz kanpo

#2 2010-05-27 08:51:14

assar
Administrator
Nongoa: Gasteiz
Erregistratua: 2006-08-25
Mezuak: 206

Re: WPML plugina darabilen blog batean kate batzuk ez daude euskaraz

Beno, lehen zalantza behintzat konpondu dut. Ez da WPML pluginaren bidez egiten, Wordpressen zuzenean baizik.


Wordpressek "Read more..." sartzeko erabiltzen duen etiketa <!--more--> da. Orduan zera egin behar da, etiketaren barruan eta "more" hitzaren ondoren "Irakurri gehiago..." idatzi behar da, honela:

<!--more Irakurri gehiago...-->

Asier.


Erabili Euskalbar

Lineaz kanpo

#3 2010-05-27 22:43:16

Julen
Administrator
Erregistratua: 2005-04-20
Mezuak: 258

Re: WPML plugina darabilen blog batean kate batzuk ez daude euskaraz

Lehenengo "arazoa" txantiloian izan dezakezu. the_content() template tag-aren bitartez sortzen da "Irakurri gehiago" lotura eta bertako argumentuan testua internazionalizatu gabe badago, nekez bistaratuko da bestelako hizkuntzetan.

the_content()-i buruz argibide gehiago daukazu WPeko Codex-ean: http://codex.wordpress.org/Template_Tags/the_content

Lineaz kanpo

  • Hasiera
  • » WordPress
  • » WPML plugina darabilen blog batean kate batzuk ez daude euskaraz

Foroen oina

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB