Librezale.org - Foroa

Ez duzu saioa hasi.

#1 2009-11-18 20:27:33

Julen
Administrator
Erregistratua: 2005-04-20
Mezuak: 245

Firefox 3.6 beta3 kalean

Bigarrengo betaren ostean, hemen da Firefox 3.6 beta3.

Hau da espero den azkenengo beta bertsioa, laster batean RC bat izango dugu eta konturatu baino lehen kalean daukagu Firefox 3.6.

Batez ere errendimenduari eta web teknologien eguneratzeari begira egindako bertsioa da hau. Ezaugarri berrien artean Personas (itxura arinak) eta pantaila osoko bideoa nabarmen daitezke. Plugin zaharren berri ere ematen du, erabiltzaileak seguru mantentze aldera.

Bertsio-oharrak hemen daude:
http://www.mozilla.com/en-US/firefox/3. … easenotes/

Firefox 3.6 beta3 hemendik jaitsi dezakezue:
http://www.mozilla.com/en-US/firefox/all-beta.html#eu

Inolako arazo edo akatsik topatuz gero (ahalik eta sistema/plataforma gehienetan hobe), badakizue...

Eskerrik asko !

Lineaz kanpo

Foroen oina