Ez duzu saioa hasi.
Oraingo honetan, mila esker aurreko erantzunagatik oso ondo bait dago DIA programa, datubasea eratzeko programaren bila nator. Ez dut access nahi, ez antzekorik. Elkarte batetako elkartekideen datubasea eratu behar dugu. Oso simplea baina beharrezkoa xxi. mende honetan. xls edo ods-tik datuak hartu ahal izango balitu geniala litzateke, orain horrela bait ditugu. Eta eskuz sartzea baino arinago bada.
Argi dago askea (ezinbestekoa) eta euskaraz izatea nahiago dugula.
Mila esker laguntzagatik.
Sourceforgen begira nabil, baina edo ez dakit begiratzen edo ez dago.
Lineaz kanpo
OpenOffice.org Base? OOo-ren datu base kudeatzailea da. Sinple-sinplea, nik duela pare bat urte erabili nuen, eta sasoi hartan pixka bat heldu gabe zegoen, eta batzuetan huts egiten zuen. Orain agian hobetu egin dute, eta zuk diozuna bezain gauza sinpleak egiteko aski izan daiteke. Ni ez nintzateke sartuko gauza zailagoetan.
Erabili Euskalbar
Lineaz kanpo