Ez duzu saioa hasi.
Orriak: 1
Kaixo,
Hasi berria naiz software librearen mundu hau ezagutzen, eta egia esan erakarri egin nau. Sarean, sistema eragile desberdinak daudela ikusi dut Ubuntu, Suse, etb. Euskadi.net-en ere euslinux_2009 jeisteko modua badela ikusi dut, baina egia esan instalatzeko ez zait erreza iruditu.
Mundu honetan sartzen hasteko gomendio orokor batzuk nahi nituzke.
Lineaz kanpo
Aupa Jamie ongi etorri.
Lehenik eta behin argipen bat: Ubuntu, openSUSE, Debian, Euslinux, Fedora, ... definizioz sistema eragileak baino GNU/Linux banaketak dira. Sistemaren muin edo kernela Linux da, eta sistemaren gainerako ezaugarriak (funtzionatzeko minimoak nahiz beste) euren erara moldatzen dituzte banaketek. Horretan ezberdintzen dira nagusiki banaketak, finean pieza beraren gainean baitaude eraikiak, Linux kernelaren gainean, alegia.
Linux munduan hasteko sistema gomendagarri bat Ubuntu izan daiteke, batez ere arazoen aurrean topatu ahal izango duzun laguntza eta euskarriagatik. Probatu eta esperientziak ez bazaitu ase, bestelakoak ere proba ditzakezu; ezagunenen artean, Fedora edo OpenSuse, berriki bertsio berriak kaleratu dituztenak (Fedoraren berria bi egun barru dator).
Euslinux ez dut probatu beraz ez dakit honen instalatzeko prozesua nolakoa den. Oro har GNU/Linux banaketa berrienen instalazio prozesua oso erraza da eta asko hobetu da urteen joan-etorriarekin batera.
GNU/Linux beste sistema eragile batekin batera instalatzeko asmoa baduzu, printzipioz arduratu behar zaituen puntu nagusia partizioak egitea da, hau da, disko gogorrean zati berezi bat gordetzea sistema berria instalatzeko.
Halere banaketak probatzeko modu asko dago partiziorik egin gabe: CD edo DVDtik zuzenean (LiveCD deitzen zaie hauei), Windowsen gainean instalatuta (adibidez Ubuntu Windowsen gainean instala daiteke Wubi erabilita), edota makina birtual batean instalatuta.
Aukera andana dago eta bakoitzak erabakitzen du zer egokitzen den ondoen norberaren beharretara.
Bukatzeko gomendio bat: sistema eragile bat probatu nahi baduzu, ekiozu batere konplexurik gabe. Normalean sistema aldatzeak ohiturak ere aldatzera behar zaitzake, filosofia eta lan egiteko aukera/moduak diferenteak izaten direlako. Baina izan kontuan sistema guztiak ezberdinak direla.
Edozein zalantza duzula ere, Librezaleko foro hau zabalik daukazu.
Lineaz kanpo
Bat nator Julenekin, frogatu nahi baduzu Ubunturekin hastea komenigarria da. Azaroan atera dute berri bat eta oso ondo dabil.
Nik Linux Mint erabiltzen dut, eta antzekoa da. Gehiena euskaraz.
Aio.
Azken edizioa matorte (2009-11-20 10:57:50)
Lineaz kanpo
Gomendio orokorra : ez beldurtu, ausartu.
Instalatu baino lehen knoppix gisakoekin ibili.
Instalatzeko arazorik larriena zure datuen ezabatzea litzateke.
Instalazio klasikoagorik nahi baduzu,hots partizio berriak eraikiz
babes kopiak egin eta zure partizioak egituratu instalatu baino lehen.
edozein sistima eragilez :
Microsoft, Partition Magic edo bestelakoez
MacOS , "disk utility".
Ausartzen bazara, knoppix batez ext3 eta swap partizioak sortu.
Microsoft-ez gehitzen badituzu, NTFS formatukoak sortu geroago ext3 bihurtzeko.
Partizioak gehitu , bakarra, pare bat edo hiru
Hobe 3 partizio, ezinezkoa bazaizu, bakarrarekin konforme ...
Hemengo tamainak ez har legetzat, suse ez da kabituko 4 GO-tan
debian minimalista batek nahikoa duenean.
Guttienekoa, partizio bakarra 1 / erroa 8 GO
Bi partizio = 1 / erroa 8 GO 2 swap memoria 1 GO
Hiru partizio 1 / erroa 8 GO 2 swap 1 GO 3 home datuak 10 GO
jo ondoko edozein banaketara :
suse, mandriva, fedora, debian ...
hauek dira banaketa nagusiak.
administrazio grafiko sinplea : Mandriva edo suse
paketeen kudeaketa sinplea : debian
Ubuntu ez dela agertzen ene zerrendan ?
Julen :
Linux munduan hasteko sistema gomendagarri bat Ubuntu izan daiteke,
batez ere arazoen aurrean topatu ahal izango duzun laguntza eta euskarriagatik.
"izan daiteke" : ados
matorte :
frogatu nahi baduzu Ubunturekin hastea komenigarria da.
komenigarria DA : ez ados
paltz :
Nik diot Ubuntu ez dukezula eredu linux/BSD sistima eragileen ezagutzeko.
Zergatik ?
Ubuntun "root" izkutuan eta administrazio grafikoari lehentasuna emanik, ez dizu ahalmen osoa
eskainiko bestelako linux/BSD GUZTIEN joka moldea ikasteko.
.
Orriak: 1