Librezale.org - Foroa

Ez duzu saioa hasi.

#1 2009-11-11 15:54:01

Julen
Administrator
Erregistratua: 2005-04-20
Mezuak: 245

Firefox 3.6 beta2 kalean

Aupa !!

Firefox 3.6 beta2 kalean da dagoeneko, euskaraz ere bai, beti bezala.

Hirugarren beta bertsio bat egotea espero da, gero RC bat eta urte amaiera aurretik Firefox 3.6 kalean izatea aurreikusten da.

Batez ere errendimenduari eta web teknologien eguneratzeari begira egindako bertsioa da hau. Ezaugarri berrien artean Personas (itxura arinak) eta pantaila osoko bideoa nabarmen daitezke. Plugin zaharren berri ere ematen du, erabiltzaileak seguru mantentze aldera.

Bertsio-oharrak hemen daude:
http://www.mozilla.com/en-US/firefox/3. … easenotes/

Firefox 3.6 beta2 hemendik jaitsi dezakezue:
http://www.mozilla.com/en-US/firefox/all-beta.html#eu

Inolako arazo edo akatsik topatuz gero (ahalik eta sistema/plataforma gehienetan hobe), badakizue...

Eskerrik asko !

Lineaz kanpo

Foroen oina