Librezale.org - Foroa

Ez duzu saioa hasi.

#1 2009-11-03 11:04:08

Txopi
Moderator
Erregistratua: 2005-10-28
Mezuak: 13
Webgunea

Arazoak Debianeko paketeekin

Aitibak identi.ca bitartez azaldu didan bezala, aptitude install xchat egiterakoan errore batzuk agertu zaizkio. Arazoa xchat paketea instalatzeko baino, lehendik duela ematen du, menu eta man-db paketeekin.

Beraz, nire gomendioa arazo hori konpontzen saiatzea da eta azkenik xchat berriz instalatzea. Jarraitu daitezkeen urrats batzuk (beste konbinaketa askoren artean...):

1) aptitude clean
Txarto jaitsitako paketeren bat badago, arazo gehiagorik eman ez dezan.

2) aptitude remove xchat menu man-db
Arazoak ematen ari diren paketeak kanpora.

3) aptitude update
Badaezpada, paketeak dauden iturriak eguneratuta ez badaude.

4) aptitude safe-upgrade
Honek denbora dexente behar lezake. Sistema eguneratu gabe pakete berri bat instalatzea ez da gomenigarria, dependentziekin arazoak sortu bait litezke.

5) aptitude install man-db menu
Ea pakete oriek berriz instalatu ondoren orain arazorik ematen ez duten. Horrela bada, xchat berriz instalatu daiteke:

6) aptitude install xchat
Bostgarren urratsaren ondoren arazoak jarraitzen badu, apurtutako paketeak nolabait konpontzeko aukera bat hau da: aptitude install -f. Komando honek ezer ziurtatzen ez badu ere, niri baliagarria egin zait behin baino gehiagotan.

Aitiba, honekin aurrerapenik lortu duzu? Besteok, arazoa konpontzeko ideia hobeagorik?

Lineaz kanpo

#2 2009-11-03 14:52:10

aitibas
Kidea

Re: Arazoak Debianeko paketeekin

Aupa,

    Lehenik eta behin txopi eskerrak atentzioarengatik eta posta hau sortzeagatik.

    Komando ezberdin horiekin guztiekin probak egin ditut eta beti errore berdina agertzen da (hau aptitude safe-upgrade egiterakoan ageri da):

aptitude safe-upgrade
Pakete Zerrenda irakurtzen... Eginda
Dependentzia zuhaitza eraikitzen       
Egoera argibideak irakurtzen... Eginda
Egoera-informazio hedatua irakurtzen     
Pakete-egoerak hasieratzen... Eginda
Ataza azalpenak irakurtzen... Eginda
Ondorengo paketeak BERTSIO-BERRITUKO dira:
  man-db
Ondorengo erdi instalaturiko paketeak konfiguratuko dira:
  menu
1 pakete bertsio-berrituta, 0 berriki instalatuta, 0 kentzeko, eta 0 bertsio-berritu gabe.
Artxiboetako 0B/1049kB eskuratu behar dira. Deskonprimitu ondoren, 2642kB erabiliko dira.
Jarraitu nahi duzu? [Y/n/?] Y
Egoera-informazio hedatua idazten... Eginda
Paketeak aurrekonfiguratzen ...
(Datu-basea irakurtzen ...
dpkg: abisu larria: `man-db' paketearen fitxategi zerrendaren fitxategiafalta da, paketeak ez duela fitxategirik instalatuta ondorioztatuko da.
101991 fitxategi eta direktorio daude instalatuta orain.)
man-db 2.5.2-4 ordezteko prestatzen (.../man-db_2.5.2-4_i386.deb erabiliz) ...
dpkg (azpiprozesua): ezin da exekutatu pre-installation script berria: Permission denied
dpkg: errorea /var/cache/apt/archives/man-db_2.5.2-4_i386.deb prozesatzean (--unpack):
pre-installation script azpiprozesuak 2 errorea eman du irteeran
dpkg (azpiprozesua): ezin da exekutatu post-removal script berria: Permission denied
dpkg: errorea garbitzean:
post-removal script azpiprozesuak 2 errorea eman du irteeran
Erroreak aurkitu dira prozesatzerakoan:
/var/cache/apt/archives/man-db_2.5.2-4_i386.deb
E: Sub-process /usr/bin/dpkg returned an error code (1)
Arazoren bat gertatu da pakete bat instalatzean. Berreskuratzen saiatuko da:
menu (2.1.41) konfiguratzen...
dpkg (azpiprozesua): Ezin da post-installation script exekutatu: Permission denied
dpkg: errorea menu prozesatzean (--configure):
post-installation script azpiprozesuak 2 errorea eman du irteeran
Erroreak aurkitu dira prozesatzerakoan:
menu
Pakete Zerrenda irakurtzen... Eginda       
Dependentzia zuhaitza eraikitzen       
Egoera argibideak irakurtzen... Eginda
Egoera-informazio hedatua irakurtzen     
Pakete-egoerak hasieratzen... Eginda
Ataza azalpenak irakurtzen... Eginda

Internetetik ikusi ditudan proba ezberdinak ere, probatu ditut baina ez dut errore-bukle honetatik lortzea atera. Ideiaren bat?

Mila esker. Agur bat. aitor

#3 2009-11-04 13:10:16

paltz
Kidea

Re: Arazoak Debianeko paketeekin

Nahikoa tokirik, berezikiago /var -tan ?

$ df -h

beheratu paketeak ezabatu :

# apt-get clean

man-db behineko errotik kendu
# dpkg -P man-db

aptitude abiatu + "u" update, pakete zerrenda eguneratu.

Funtseskoak eguneratu
libc6 aptitude apt dpkg debconf perl zlib ...
"+" hautatzeko "g" instalatzeko
man-db-en dependentziak eta konfliktuak begiztatu.
         
Package: man-db
Version: 2.5.2-4
Architecture: i386
Maintainer: Colin Watson <cjwatson@debian.org>
Installed-Size: 2580
Depends: groff-base (>= 1.17.2-2), bsdmainutils, debconf (>= 1.2.0) | debconf-2.0, dpkg (>= 1.9.0), libc6 (>= 2.7-1), libgdbm3, zlib1g (>= 1:1.1.4)
Suggests: groff, less, www-browser
Conflicts: man, suidmanager (<< 0.50)
Replaces: man, manpages-de (<< 0.5-4), nlsutils


bilaketa "/" eta gero bilagaia "groff-base".
Dependentziak bete eta instalatuz gero man-db azkenik instala.


Betiko man-db erroreak ?
# dpkg-reconfigure --all
Luze izan laiteke ...

saiatu /etc/apt/sources.list "lenny" stable-tako
iturriekin bakarrik beste iturririk gabe.

Foroen oina