Ez duzu saioa hasi.
Ubuntu garbi mantentzeko honako komandoak aplikatzen ditut terminalean:
Instalatutako programen katxea garbitzeko: sudo apt-get clean
Instalatu gabeko programak garbitzeko: sudo apt-get autoclean
Erabiltzen ez diren dependentziak garbitzeko: sudo apt-get autoremove
Guzti hau egin ostean Synaptic pakete-kudeatzailera abiatu eta "egoera" departamentuan "instalatu gabe (hondar-konfigurazioa)" barruan dauden paketeak kentzen ditut.
Honetarako deborphan ere erabili daiteke baina niretzat behintzat zailagoa da.
Nire kexka honako hau da. Ubuntun aplikazioak instaltzean, interneten ibiltzean... "karpeta nagusia" barruan fitxategiak edo ezkutuko fitxategiak sortzen dira. Aplikazioak kentzen ditudadean beharrezkoak ez diren fitxategi guzti hauek banan-banan ezabatzen ditut (baina nik dakidanak bakarrik), egia esateko desesperatua bukatzen dut. Nire galdera honako hau da beharrezkoak ez diren fitxategi guzti hauek automatikoki ezabatzeko modurik ba al dago?
Mila esker laguntzagaitik.
Lineaz kanpo
Aupa Zigor, ongi etorri.
Nik dakidala ez dago modu automatikorik, eta arriskutsua izango zen nire iritziz, nahi gabe pakete bat desinstalatzean guretzat baliagarria izan daitekeen informazioa ezaba baitezakegu.
Demagun Firefox desinstalatzen dugula eta horrekin batera gure laster-marka eta abarrak pikutara doazela, a ze faena! Kasu okerrago bat: posta-bezero bat desinstalatzean gure mezu elektronikoak ere ezabatzea.
Normalean aplikazio gehienen konfigurazio-fitxategi eta konfigurazio-karpetak erraz identifika daitezke eta ez dut uste aparteko lana denik eskuz ezabatzea.
Lineaz kanpo
Mila esker erantzuteagatik.
Entzunda naukan bazagoela honetarako "KleanSweep" izeneko programa bat baina zuk esan bezala nahiko arriskutsua zela. Obe izango da orain bezala beharrezkoak ez diren fitxategiak eskuz ezabatzea.
Lineaz kanpo
Hor normalean zure pertsonalizazioa gordetzen da. Inoiz berriro aplikazio bera instalatzen baduzu, konfigurazio hori berrerabiliko du, Julenek esan duen bezala Firefoxen kasuan. Normalean ezkutuan daude eta ez dute gehiegi molestatzen.
Erabili Euskalbar
Lineaz kanpo