Librezale.org - Foroa

Ez duzu saioa hasi.

#1 2009-10-14 11:18:35

arasanse
Kidea
Erregistratua: 2009-10-14
Mezuak: 2

firefox konfigurazioa erabiltzaile askorentzat

Eskolako sarea kudeatzen dut eta ordenagailu askotan firefoxen gehiagarrien konfigurazioa finko utzi nahi dut erabiltzaile guztientzat. Nola egiten da hori?

Lineaz kanpo

#2 2009-10-14 16:13:16

assar
Administrator
Nongoa: Gasteiz
Erregistratua: 2006-08-25
Mezuak: 190

Re: firefox konfigurazioa erabiltzaile askorentzat

Ondo ulertu badut, zenbait gehigarri instalatu, eta gero horiek ez eguneratzea nahi duzu. Hori egiteko, joan "Editatu -> Hobespenak" atalera, aukeratu "Aurreratua -> Eguneratu" fitxa eta desaktibatu bi kutxatilak.

Gehigarriak ezin instalatu edo desinstalatu ahal izatea nahi baduzu, hori ez dakit, begiratu egin beharko nuke.

Asier.


Erabili Euskalbar

Lineaz kanpo

#3 2009-10-14 19:21:36

arasanse
Kidea
Erregistratua: 2009-10-14
Mezuak: 2

Re: firefox konfigurazioa erabiltzaile askorentzat

Mila esker, Asier, baina ez da hori; kontua zera da:
Nik ordenagailuan administradore saio bat hasi dut eta firefox instalatu dut nahi ditudan gehigarri guztiekin (hiztegiak, xuxen, euskalbar, google gears, delicious bookmarks) eta gainera aukera batzuk konfiguratu ditut (fitxategiak non gorde, ez blokeatu pop-up lehioak...). Baina, ondoren sartu diren beste erabiltzaile arruntak ez dituzte konfigurazio hauek nik jarri ditudan bezala aurkitzen eta bakoitzak hasi behar du berriro euskalbar eta gehigarriak instalatzen, eta konfigurazio egokia ipintzen. Nola egin behar dut nik administradore bezala jarritako konfigurazioa beste erabiltzaile guztientzat ere izateko? Ordenagailuak Windows XPkin daude.

Lineaz kanpo

#4 2009-10-14 23:08:38

assar
Administrator
Nongoa: Gasteiz
Erregistratua: 2006-08-25
Mezuak: 190

Re: firefox konfigurazioa erabiltzaile askorentzat

Horretarako zuk sortutako Firefoxeko profil hori erabiltzaile guztietarako erabili behar duzu.

Nola egin? Ez dut inoiz egin, baina suposatzen dut profil-kudeatzailearekin egin behar duzula:
http://www.mozilla.org/support/thunderb … nager1.png

Profil-kudeatzailea manejatzeko argibideak, hemen:
http://support.mozilla.com/eu/kb/Managing+profiles

Funtsean, profil berri bat sortu behar duzu, eta hurrengo pantailara iristen zarenean:
http://support.mozilla.com/img/wiki_up/ … -686-1.jpg

"Choose Folder..." botoia sakatu eta lehendik sortuta daukazun profilaren karpeta aukeratu behar duzu, karpeta berria sortu ordez. Badaezpada, egin karpeta horren babeskopia bat urrats hau eman baino lehen.

Suposatzen dut ere profilaren karpetan erabiltzaile guztiek eduki beharko dutela idazteko baimena (ez bakarrik profila sortu duen erabiltzaileak).

Asier.


Erabili Euskalbar

Lineaz kanpo

Foroen oina