Ez duzu saioa hasi.
duela egun batzuetatik firefox ez dabilkit. hasteko emandakoan 503 - Connect failled (Privoy@localhost) jartzen dit. badirudi ordenagailuaren arazoa dela, baina Safarirekin nabigatu dezaket...
Mac-a da ordenagailua.
zein izan daitekeen arazoa arrastorik bai?
milesker
Lineaz kanpo
Proxy bat erabiltzen ari zara?
Editatu > Hobespenak > Aurreratua > Sarea > Ezarpenak... botoian klik eginda agertuko zaizu konfigurazioa eta bertatik alda ditzakezu xehetasunak.
Konpara ezazu hor daukazuna Safarikoarekin (ziurrenik azken honek sistemaren ezarpenetatik hartzen ditu datuak).
Lineaz kanpo
milesker erantzunagatik, zuk esana egin dut, julen, baina nik ikusi eta ulertu dudanaren arabera safaria ez dabil proxyarekin, ez baitauka inongo daturik sartuta.
beraz, ezdakit ba zer egin.
mila esker hala ere
Lineaz kanpo
Etxeko konexioa da? Lanekoa?
Azkena bada, jar zaitez harremanetan sistemaren administratzailearekin.
Bestetik, arazoa sorraraz lezakeen gehigarriren bat instalatu duzu?
Safarin konfigurazio hori ez agertzea normaltzat jo daiteke, sistematik hartuko baitu aipatu informazioa (ezjakintasunetik diot hau). Firefoxeko konfigurazioan ordea ezer arraroa agertzen da?
Beste aukera bat profil berri bat sortzea da, lehenetsitako hobespenak erabiliko baititu. Horretarako Terminal leiho bat ireki beharko duzu eta ondorengoa idatzi:
/Applications/Firefox.app/Contents/MacOS/firefox -profilemanagerHortik aurrera sortu profil berria eta abiarazi horrekin.
Lineaz kanpo