Logoa

#1 2009-07-21 18:00:36

Ander
Kidea
Nongoa: Arrasate
Erregistratua: 2006-09-11
Mezuak: 101

Debagoieneko Mankomunitatean lehen urratsak

Kaixo:

Istorio hau urria amaieran hasi zen:
http://wiki.librezale.org/index.php/Sof … istrazioan

eta bere lehen fruitua eman du.
Orain ea eskaria berdina jaso zuten udaletan ere pauso bera ematen duten.

Uztailak 10eko pertsonal batzordean testu hau onartu zen:


Formatu irekiak eta software librea Debagoieneko Mankomunitatean

2008ko azaroan Arrasate, Bergara, Oñati eta Debagoieneko Mankomunitateko 50 langilek sinatutako eskaera aintzat hartuz, Europar batasuneko gomendioak jarraituz, besteak beste, Holandako eta Norvegiako administrazioek hartu duten bidearekin bat:

Mankomunitateko dokumentazioaren segurtasuna bermatzeko
Mankomunitateko dokumentazioa beti eskuragarri izateko
Erakunde guztiekin elkarreragingarritasuna izateko
11/2007 LAECSP legea egoki betetzeko (Herritarren eskubideak babestuz)

Estandar internazionalak babestutako ISO/IEC 26300:2006,  Open Document Format (ODF) formatua mankomunitateko lehenetsitako lan formatu izendatzea.

Estandar internazionalak babestutako ISO 32000-1:2008,  Portable Document Format (PDF) formatua mankomunitateko lehenetsitako komunikazio formatu izendatzea.
 
Mankomunitateko programak formatu hauekin lan egiteko ezarriko dira.


Software Librea

Software libreak jakintza elkarbanatzen, zabaltzen eta garatzen laguntzen duelako, Internazionalizazio eta lokalizazio mailan parekorik ez duelako (euskarazko tresnak izateko aukerarik onena), norberaren beharretara egokitzea ahalbidetzen duelako eta bertako ekonomia garatzen laguntzen duelako, kalitate maila bermatuz, software librearen aldeko apustua egitea da proposamena.

Aurreko erabakia, Mankomunitateko euskara plana eta proposamen hau uztartuz:

Irailerako ordenagailu guztietan OpenOffice.org 3.1 aplikazio ofimatikoa instalatu.
Irailerako denei, Firefox 3.5  nabigatzailea, zuzentzaile ortografikoaz eta euskalbar gehigarriaz instalatu.
2010ko udaberrian ezinbestez eduki behar ez diren MS office aplikazioak desinstalatu.

2009ko aurrekontuetan software librera migratzeko azterketa egiteko partida dago, azterketa hau udazkenean egiteko aukera dago, aurrez pausoak eman dituzten ereduak begiratuz (Pasaia).


Arrasaten 2009ko uztailean




PD: Orain garrantzitsuena falta da, erabakia gauzatzea.

Lineaz kanpo

Foroen oina

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB