Ez duzu saioa hasi.
Orriak: 1
Ekintza zuzenera deialdia. Formulario hau betez, zure mezua Espainiar estatuko europarlamentari GUZTIEI iritsiko zaie automatikoki: http://xmailer.hacktivistas.net
Internet, orain ezagutzen dugun modura, arriskuan dago. Maiatzak 6ean onartu nahi dituzten Europar Batasuneko lege berriek ("Paquete de Telecomunicaciones" delakoa), banda zabalera hornitzaileei, ikuskatzen ditugun webgune kantitatea murriztu eta zein zerbitzu erabili eta zein ez erabakitzeko (p2p sareak, skype edo errentagarria egiten ez zaien edozer) eskubide legala emango diete. Lege berriak, hornitzaileei, Internet, telebista paketeak bezala saltzeko - sarbiderako aukera kopuru mugatu batez . Hau da, zure Internet sarrera kontratatuta dauzakun "pakete"-aren araberakoa. Ezin izango duzu webgune guztietara sarbidea eduki, zure "pakete"-aren barruan daudenetara bakarrik. Hau gutxi balitz, orriak eta edukiak iragazteko eta zure Interneteko jarduera gainbegiratzeko aukera izango dute, inongo berme judizialik gabe!!. Informazio zehatzago baterako:
* http://www.laquadrature.net/en (ingelesez)
* http://blackouteusp.wordpress.com/ (gaztelaniaz)

Oraindik geratu dezakegu, e-posta bidalketa masibo baten bitartez, Maiatzak 6a baino lehen. 375.000 mezu baino gehiago bidali ditugu dagoeneko, baina milloi batera iritsi behar gara. Sarearen askatasuna eta neutralitatea babesteko borrokan dauden europarlamentari urriek, e-postak bidaltzen jarraitzera animatzen gaituzte. Jendearen mezuez betetako postontziek bakarrik geldi dezakete erokeria hau. Ez itxaron gehiago, hartu 5 minutu zure askatasuna defendatzeko. 46 zuzenketaren (138 zuzenketa zaharra) alde bozkatzera exijitu iezaiezu, berak, gure askatasunak bermatzen BAITITU.
Bihar beranduegi izango da: http://xmailer.hacktivistas.net
Azken edizioa aitiba (2009-05-04 02:22:27)
Lineaz kanpo
Orriak: 1