Ez duzu saioa hasi.
Aupa !!
Argitaratu berri da Firefox 3.5en laugarren beta.
Aurreko beta bertsioak 3.1 zenbakiarekin etorri badira ere, egin diren aldaketen nolakotasuna adierazte aldera, hemendik aurrera 3.5 zenbakia erabiltzea erabaki dute. Hau izango da Firefox 3.5en azken beta bertsioa, hurrengoak RCak izango dira.
Nabigatze pribatua, TraceMonkey JavaScript motor berria, hobetutako geolokalizazio funtzioak, HTML5 espezifikazioko <audio> eta <video> etiketen euskarria (musika eta bideoak flash gabe!), ... gehiago jakin nahi?
Bertsio-oharrak: http://www.mozilla.com/en-US/firefox/3.
easenotes/
Deskargatzeko: http://www.mozilla.com/en-US/firefox/all-beta.html
Bertsio hau, beti bezala, euskaraz dator eta zuen laguntza beharrezkoa da behin betiko bertsioari begira lokalizazio txukun ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena izateko.
Nola lagundu?
Deskargatu azken bertsioa Mozillaren webgunetik, sortu profil berria datu-galerak saihesteko (firefox -ProfileManager exekutatuta) eta emaiguzu topatutako akatsen berri.
Beti bezala, Mozillako foroan bertan edo mozilla@librezale.org posta-zerrendan topatuko gaituzu.
Lineaz kanpo