Logoa

#1 2007-04-27 13:28:01

Julen
Administrator
Erregistratua: 2005-04-20
Mezuak: 258

Euskalbar 2.1

Euskalbar 2.1 eskuragarri daukazue ohiko lekuan. Abisua pixka bat berandu dator baina inoiz baino hobe, ezta?

Egindako aldaketak ondorengoak dira:
    * Abiaratzean ezarritako hiztegien akats bat zuzendu da (jatorrizko hizkuntza eu zenean)
    * Fitxak atzeko planoan zabaltzeko aukera gehitu da
    * Aukeratutako testu baten gainean kontsultak egiteko aukera gehitu da, Euskalbar osoa eskuin-klik batean eskuragarri izanik
    * Eurovoc Thesaurusa kontsulta daiteke
    * Open-tran.eu kontsulta daiteke, en-eu norabidean
    * Aldaketak hiztegien menuan
          o BFAren Hiztegi Terminologikoa gehitu da
          o Eurovoc Tesaurusa gehitu da
          o Open-tran.eu itzulpen datu-basea gehitu da

Gogoratu edozein akats ikusiz gero edo hobekuntzaren bat bururatuz gero, horren berri Google Codeko gunean eman dezakezuela: http://code.google.com/p/euskalbar/issues/list
Era berean, kodean aldaketak egin nahi badituzue svn bitartez eskura dezakezue iturburu-kodea:

svn checkout http://euskalbar.googlecode.com/svn/trunk/ euskalbar

Lineaz kanpo

Foroen oina

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB