Logoa
  • Hasiera
  • » Berriak
  • » Debian 4.0 RC1 probatzeko deialdia eta 4.1 "lenny" deituko da

#1 2006-11-17 13:18:32

pi
Administrator
Nongoa: Donostia
Erregistratua: 2003-03-28
Mezuak: 617
Webgunea

Debian 4.0 RC1 probatzeko deialdia eta 4.1 "lenny" deituko da

Ba horixe hemen ikus daitekeenez debian garatzaile taldeak ohar bat kaleratu du abendu amaieran kaleratzea espero den (apusturik?)  bertsio berria (Debian 4.0 - Etch) izango denaren RC1-a probatzeko. Ohar hau aprobetxatuz euskaraketaren proba egitea ere eskertuko nuke eta arazo/akatsik ikusi ezkero, foro honetako d-i atalean berri ematea.

Norbait probak egitea animatzen bada ISO irudiak hemen daude eskuragarri.

Bide batez eta ohar berdinaren bidez debian taldeak hurrengo proba bertsioa (testing) izango denaren izenari buruzko bozketaren erabakia argitaratu du: Hurrengo bertsioa "lenny" izango da, guztiak bezala toy story pelikulako pertsonaia bat da (irudia behean, ez dut dexenteagorik aurkitu):
http://www.trojanhorseantiques.com/BeanzLenny.jpg


Nik linux darabilkit. Zuk zergatik ez?
Mutil guztiz ezegonkorra nauk, SID darabilkit

Lineaz kanpo

  • Hasiera
  • » Berriak
  • » Debian 4.0 RC1 probatzeko deialdia eta 4.1 "lenny" deituko da

Foroen oina

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB