Ez duzu saioa hasi.
Ez dakit zenbati interesgarri egin daiteken berria baina adi egoteko abisua ematea erabaki diat:
Nik euskaltelekin diat egina kontratua (TB+Internet+3 mugikor) eta noski euskaltelek bere faktura pasa zuen bankutik eta nik pagatu baina non gaur bankuko datuak begiratzean sorpresa bat aurkitu diatela, "Reteneciones" lelopean hemendik gutxira sartuko diren eta domizializatutako gastuak (edo txartel bidez eginikoak) agertzen diren tokian, hara non ORANGE izenean 53 euroko faktura :!!!
Euskaltelekin harremanetan jarri nahiz eta noski beraiena pagatzeko eta besteena ez pagatzeko esan didate, eta horixeegingo diat nik ez bait dut ezer sinatu Orange-rekin baina...
Ikusiko diagu ez dizkidaten hiru mugikorretako lineak ixten.
Badaezpada eta asti apur bat aurkitzen badut kontsumitzaileen egoitzara joango nauk ea zerbait egin daiteken.
Nork demonttre eman dizkio orange-ri nire kontuko datuak ? Euskaltelek ? Hauei lapurtu egin dizkiete ? Hau ez al da salatzeko zerbait ?
Eta honeraino gaurko kapitulua lastima baina hurrengo kapitulurik egongo den susmoa dut.
Nik linux darabilkit. Zuk zergatik ez?
Mutil guztiz ezegonkorra nauk, SID darabilkit
Lineaz kanpo
Aupa!
Euskalteleko bezero guztiok izan gara SMS bidez bonbardeatuak eta gaur GAZTELERA GARBIAN euskalteleko telefonista batek deitu dit beraien bezero naizela eta berezo arreta zenbakia 1717 dela gogoraraziz.
Nik mugikorra besterik ez daukat euskaltelekin (nire etxe inguruan ez dute kablerik bota), baina etxera iriztean fakturak errepasatuko ditut.
eskerrak abisuagatik.
Lineaz kanpo
Upppsss!!!!:rolleyes::rolleyes::rolleyes::rolleyes:
Nire kontua asaltatu zuen ORANGE ez da telekomunikazio operadorea nire neskalagunak erropa erosi zuen denda baten izena baizik, kasualitatea nire mugikorren faktura ere 53 € justu justukoa zela.
Beraz badakizu berri honi pito kasurik ez
Nik linux darabilkit. Zuk zergatik ez?
Mutil guztiz ezegonkorra nauk, SID darabilkit
Lineaz kanpo