Librezale.org - Foroa

Ez duzu saioa hasi.

#1 2006-09-26 18:51:05

Ander
Kidea
Nongoa: Arrasate
Erregistratua: 2006-09-11
Mezuak: 94

Hasiberri eta trasto berria (ubuntu+AMD64+Nvidia+SATA...)

Aupa!

   trasto berri bat daukat eskuartean. trukean etorri zait bideo ediziorako iaz erositakoa mac mundura pasa delako.

   eta ni trasteatzen hasi naiz. Foro honetako aurreko mezua irakurri eta aposta nagusia ubuntu eta debian zirela ikusirik behingoz linux munduan sartzeko prest. Sarge 3.1 ezin instalatu x86 bertsiokoa bainuen. Ubuntuko webgunean AMD64ko bertsioa ikusi jetsi eta ZEARO FLIPAUTA NAGO. A ze gozada!!!

   Hardware dena harrapatu du. bi sare txartelak, sata bi diskoak, partizioak egin bideo txartela.... DENA. Zein erraza de gnome, benetan gaur geun hasi berri batentzat errezagoa da hau windows baino.

   Hain erraza trasteatzen jarraitu dudala eta nvidia driverrak instalatu nahian lehio sistema sapustu dut. Berdin dio berriz instalatzera noa.... konfiantzaz...  REDIOS!!!! konturatu gabe disko osoa formateatu dut eta windows desagertu da!!! eskerrak nire datuak bestean zeudena.

   Berriz biak instalatu eta kitto!

   Windows XPk ez du sare txartelak ikusten, NvidiaGT6600 txartela ere ez du ikusten, soinu txartel integratua ez dabil. mekauen mikrotxof,  lagunak aparatuaz ez zidan plakako CDa ekarri eta orain neskalaguna sutan daukat windows ez dabilelako. (datorrean asterako agindu didate CDa)

   Ubuntu partizioa egin eta hemen aldiz dena dabil. USB giltza baten Nvidia driverrak jetsi eta... windows ez dabil. CDari itxaron behar.

  Ubuntu 6.0.6 LTS aldiz fenomeno!


   Baina dena ez da larrosa kolorekoa. dakarren firefox 64bit-ekoa da, eta adobek (mikrosoft bezain multinazional) ez du 64biteko flash ikusteko programarik. konponbidea 32bitekoa instalatzea aurrekoa kenduz.

    openoffice euskal beta instalatu nahi nuke. EuskalGNU-n diote lehenik aurrekoa kentzeko.

   Synaptic erabiliz desintalatzen baditut gnome-desktop galduko dudala dio. lehio sistema galduko dut?
hasiberri honi hainbeste instalaziorekin ausardia amaitu zaio ;-)

   Ziur aski gusto kontua izango da, baina zergatik ukeratu gnome, KDE edo  XFCE?

  txaaapa luzea laburtuz:

          + nola kendu eta instalatu firefox ubuntun?
          + nola euskaratu openoffice (beta) ubuntun?

  eta bide batez,  NVIDIA 3D driberrak merezi du? nola jar ditzaket?

  eskerrik asko!

Lineaz kanpo

#2 2006-09-26 21:55:06

assar
Administrator
Nongoa: Gasteiz
Erregistratua: 2006-08-25
Mezuak: 190

Re: Hasiberri eta trasto berria (ubuntu+AMD64+Nvidia+SATA...)

Firefox32 + Flash AMD64n instalatzeko:

https://help.ubuntu.com/community/FirefoxAMD64FlashJava

eta aurrekoa ez badabil:

http://pykeylogger.sourceforge.net/wiki … irefox_1.5

OpenOffice euskaraz jartzeko, egiten dudanean kontatuko dizut, edo bestela, zuk egiten baduzu, kontatu hemen wink


Erabili Euskalbar

Lineaz kanpo

#3 2006-09-26 22:32:30

pi
Administrator
Nongoa: Donostia
Erregistratua: 2003-03-28
Mezuak: 616
Webgunea

Re: Hasiberri eta trasto berria (ubuntu+AMD64+Nvidia+SATA...)

Ander (e)k idatzi du:

Aupa!
   Baina dena ez da larrosa kolorekoa. dakarren firefox 64bit-ekoa da, eta adobek (mikrosoft bezain multinazional) ez du 64biteko flash ikusteko programarik. konponbidea 32bitekoa instalatzea aurrekoa kenduz.

    openoffice euskal beta instalatu nahi nuke. EuskalGNU-n diote lehenik aurrekoa kentzeko.

   Synaptic erabiliz desintalatzen baditut gnome-desktop galduko dudala dio. lehio sistema galduko dut?
hasiberri honi hainbeste instalaziorekin ausardia amaitu zaio ;-)

Ea gnome-desktop pakete birtual bat da hau ez dakar ezer, instalazioan errazteko erabiltzen dira pekete hauek eta paketearen garatzaileak penstatu zuen gnome idazmahai osoa nahi baduzu openoffice ere beharko duzula, baina pakete hau kenetzeak ez du beste paketerik kentzea behartzen, hau da zure kasuan openoffice bakarrik galduko duzu.

Ander (e)k idatzi du:

Ziur aski gusto kontua izango da, baina zergatik ukeratu gnome, KDE edo  XFCE?

Gnome eta KDE arteko ezberdintasunak gusto kontua dira beste ezer baino gehiago nire ustetan, naiz zein  obea den eztabaidak bien partaideak sutan jartzen dituen.  XFCE idazmahai arinago batetan penstatuz garatzen da, hasera batetarako errazagago izan daieteke idazmahai nagusietako bat erabiltzea baina xfce erabiltzen ikasia oso arina da.

  txaaapa luzea laburtuz:

Ander (e)k idatzi du:

+ nola kendu eta instalatu firefox ubuntun?

Ni ubuntu erabiltzailea ez nauk baina synaptic bidez firefox kendu, 32 bit-eko bertsioa deskargatu eta instalatu egin beharko dezula pentsatzen dut.

Ander (e)k idatzi du:

+ nola euskaratu openoffice (beta) ubuntun?

Basikoki berdin hau da synaptic bidez kendu ezazu, gero euskalgnu-ren orritik oo 2-aren deb paketeak deskargatu eta instalatu (pakete bat instalatzeko dpkg -i paketea)


Ander (e)k idatzi du:

eta bide batez,  NVIDIA 3D driberrak merezi du? nola jar ditzaket?

Azelerazio grafikoa nahi izan ezkero bai, errazena nvidia-ren orrira juan instalatzailea deskargatu eta instalatzea izaten da nahiz agian ubuntu berak badituen kontrolatzaileak pakete batetan.


Nik linux darabilkit. Zuk zergatik ez?
Mutil guztiz ezegonkorra nauk, SID darabilkit

Lineaz kanpo

#4 2006-09-26 23:21:12

assar
Administrator
Nongoa: Gasteiz
Erregistratua: 2006-08-25
Mezuak: 190

Re: Hasiberri eta trasto berria (ubuntu+AMD64+Nvidia+SATA...)

Beno, ba egin dut: Openoffice euskaraz Ubuntu Dapperren. Nik 32 bitekoa darabilt, agian 64koan apur bat diferente da.

1. urratsa: aurreko bertsioa desinstalatu.

- euskalGNUn ematen duten komandoa (sudo apt-get remove openoffice.org-core) ez dabil Ubuntun
- Synaptic erabiliz ezin izan dut OOo desinstalatu, dependentzia arazoak sortzen dira, eta ubuntu-desktop ere kendu behar da

pi-k dioen bezala, ubuntu-desktop kentzeak ez dauka eragin nabarmenik zure sisteman.

http://www.ubuntuforums.org/showthread.php?t=260187

"Just let it uninstall ubuntu-desktop, which is just a meta package (only function is to depend on other things)"

Baina nola egin hau? ubuntuforums-eko beste eztabaida batean beste komando hau ikusi dut:

sudo apt-get remove openoffice.org*

Eta horrela egin dut.

Lehen arazoa: Thunderbird ere desinstalatu dit. Beno, Synaptic erabiliz berriro instalatu dut eta momentuz dena ondo doa. Ez baduzu Thunderbird erabiltzen, itxuraz ez dago arazorik.

Desinstalaziorako beste modu bat Synaptic bidez egitea izan daiteke, baina openoffice eta bere dependentziez gain ubuntu-desktop ere desinstalatzeko markatuz. Ez dut hau probatu.


2. urratsa: EuskalGNUko paketeak instalatu.

Terminala erabiliz joan tar-a daukazun direktoriora, nire kasuan:
cd /home/assar/aplikazioak

eta gero:
tar xfz OOo_jaitsiduzunbertsioa.tar.gz
cd DEBS
sudo dpkg -i *.deb

Itxura batean ondo instalatu du, baina "aplikazioak" menuan Writerren ikonoa sakatzen dudanean ez dabil, errore bat ematen dit:

"Ezin izan da "ooffice" prozesu umea exekutatu (No such file or directory)"

Ordenagailua berrabiarazi dut, eta voila, badabil (suposatzen dut GNOME berrabiarazita, Ctrl+Alt+Back erabiliz, nahikoa izango zela).


Zorte on.


Erabili Euskalbar

Lineaz kanpo

#5 2006-10-02 17:20:46

Ander
Kidea
Nongoa: Arrasate
Erregistratua: 2006-09-11
Mezuak: 94

Re: Hasiberri eta trasto berria (ubuntu+AMD64+Nvidia+SATA...)

Aupa!

   Lehenik eta behin eskerrik asko.


   Jarri dut firefox32 martxan eta gehitu dizkiot flash eta java gaitasunak.

Puntu honetan oraindik windows erabiltzaileek askoz errezago daukate. Lanean betidanik firefox darabilt eta gehigarriak zein gaiak  instalatzea oso erraz egiten dira windowsen, edonola azken bi urteetan linux munduan eman den aurrerapena erabilera errazterako orduan ikusirik, laster asmatuko dute errazteko bidea. firefox 3.0rekin? wink

   openoffice ezin izan dut euskaratu. AMD64kin bateragarria ez dela adierazten didaten errore lerrokada luzeak agertu zaizkit. Arazo gabe instalatu dut 64biteko bertsioa berriro ere.

  3D driberrekin ez naiz hasi. kontatuko dut esperientzia.

  ondo ibili eta hobe izan!

Lineaz kanpo

#6 2006-10-02 17:37:40

Ander
Kidea
Nongoa: Arrasate
Erregistratua: 2006-09-11
Mezuak: 94

Re: Hasiberri eta trasto berria (ubuntu+AMD64+Nvidia+SATA...)

barka!!

   Firefoxen gehigarriak eta gaiak erraztasun berdinaz instalatzen dira. Pluginak dira "arazoa". Eta hauek ez daude mozilla erakundearen esku ezta?

  barka aurrekoan nahastu egin naiz eta.

Lineaz kanpo

#7 2006-10-23 08:00:53

Ander
Kidea
Nongoa: Arrasate
Erregistratua: 2006-09-11
Mezuak: 94

Re: Hasiberri eta trasto berria (ubuntu+AMD64+Nvidia+SATA...)

Eskerrik asko Erdaide.
Automatix aurreko astean deskubritu nuen eta diozun bezala zoragarria da hainbat software ez "libre" instalatzeko.

Arazotxo bakarra multimedia codec batzuekin sortu zait. lehendik banituen (eskuz instalatuta guia-ubuntu jarraituz)  eta automatixekoak instalatzerakoan (gehiago ekarriko zituelakoan) oraindik zer den ez dakidan "xine"-ra pasa zuen gnomeko multimedia programa eta argazki kamerako rm formatuko bideo txikiak lehen baino askoz txarrago ikusten ditut.  Honek lorik kentzen ez didanez saiatuko naiz konpontzen ahal dudanean, benetan behar dudana egunak 34 ordukoak bihurtzen dituena baita;  nahi dudan guztira ez naiz heltzen eta. ;-D

Lineaz kanpo

Foroen oina