Logoa
  • Hasiera
  • » Berriak
  • » Nork Daki Tutorialak Egiten? (bideoz Azaltzeko)

Bidali erantzuna

Idatzi mezua eta bidali
Aukerak

Atzera

Gaiaren berrikuspena (berriena lehena)

assar
2009-12-21 15:30:53

Ez gaitezen gurpila berrasmatzen hasi, ezer egiten hasi baino lehen, begiratu hemen:
http://www.gipuzkoa.tv

Adibidez hau:
http://www.gipuzkoa.tv/play.php?vid=927

Baita Julenek dioen tokian ere, hor bazegoen bideo pila bat jadanik prest. Orain ezin dira eskuratu, ez dakit zergatik. Agian mezu bat bidali beharko litzaieke zergatik ezin diren deskargatu jakiteko.

Toki horietan ez dagoen zerbait grabatu nahi baduzu, orduan bai, egin ezazu. Nik mortxepekok dioen recordmydesktop erabiltzen dut horretarako (gtkrecordmydesktop bertsioan hain zuzen), emaitza onena eman didan aplikazioa da. Mahaigaineko efektuak (Compiz) aplikatuta ere badabil.

Julen
2009-12-21 11:12:19

Gipuzkoako Foru Aldundiak iaz landu zituen halako bideotutorial batzuk, eta EuskalGNUko webgunetik jaisteko moduan zeuden:
http://deskargak.euskalgnu.org/bideoak/

Baina loturak ez dabiltza sad

mortxepeko
2009-12-20 23:15:06

Nik horrelako bideoak noizbait egin ditut recordMyDesktop programa erabiliz, Ubuntuko repositorietan bada edo bestela web honetan: http://recordmydesktop.sourceforge.net/about.php. Programak bideoa sortzen du pantailako mugimenduekin; aukera batzuk ditu: soinu edo ahotsa jarri ala ez, leihoa aukeratu, eta abar.

paltz
2009-12-20 12:07:47

Bideo hartzeko : istanbul izenez ezagutzen dudan bakarra (ez dut ibiltzen)
Pantaila argazki : ksnapshot, gnome-screenshot, xwid...
Bideo editazeko : cinelerra, lives, avidemux ...

Sinpleena zenuke pantaila argazkiak hartzea, ahotsa audacity-z grabatzea eta
lives bezalako batez biak nahastea.

gmail : linux/Mac/Microsoft-ez erabilgarri (filosofia baztertuz )
youtube : Saiatu zara inoiz Mac edo linux-ez youtube bideorik begiratzen ?
firefox-en download helper gabe ezinezkoa zaigu tresna zahartan linux darabilgunoi.

euskeraikasi
2009-12-19 22:18:32

Software Librea: jende gehienak ez daki ezta zer den ere. Zaila dirudi hasieran.
Tutorialak edo bideoak oso erabilgarriak dira hau aldatzeko.

Norbaitek badaki egiten? Zein programa erabili daiteke tutorial 1 sortzeko?

Oso tutorial gutxi daude youtuben euskarazko software-ari buruz.

GOAZEN TUTORIALAK SORTZERA! TRESNA ASKO DAUDE TUTORIALAK ZABALTZEKO!

Orain dela gutxiko esperientzia batean, "Hotmail/Gmail euskaraz"-en tutorial-ak 800 bisita jaso ditu hilabete 1ean! (kate bat sortu eta sustatu.com-en jarri ondoren).

NORBAIT ANIMATUKO DA?

Foroen oina

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB