Logoa

Bidali erantzuna

Idatzi mezua eta bidali
Aukerak

Atzera

Gaiaren berrikuspena (berriena lehena)

Julen
2010-04-10 10:34:46

346930 bugean komentatu dutenez dagoeneko konponduta dago arazoa garapeneko 1.9.2 adarrean. Honek esan nahi du Firefox 3.6.x eta Thunderbird 3.1 bertsioetatik aurrera portaera zuzena izango duela laster-menuak.

Gotzon Egia
2010-01-11 13:47:04
Julen (e)k idatzi du:

Badirudi 370436 bugean konponbideren bat eman diotela honi. Oraindik eztabaidatzen ari dira ea egungo bertsio egonkorretan aplikatuko den aldaketa eta printzipioz Firefox 3.7rako egongo litzake konponduta.

Mila esker, Julen. Adi egongo gara 3.7 bertsioan benetan ongi datorren gauza.

Julen
2010-01-11 12:46:01

Badirudi 370436 bugean konponbideren bat eman diotela honi. Oraindik eztabaidatzen ari dira ea egungo bertsio egonkorretan aplikatuko den aldaketa eta printzipioz Firefox 3.7rako egongo litzake konponduta.

Gotzon Egia
2009-12-17 08:59:03
assar (e)k idatzi du:

Egia, niri ere gertatzen zait. Gainera, Firefoxen ere gertatzen zait (Thunderbird 3.0, Firefox 3.5, Ubuntu 9.10).

Ohartu gabe nintzen, egia da, Firefoxen ere gertatzen zait (Firefox 3.5, Thunderbird 3.0, WinXP).

Mila esker emandako azalpen guziengatik. Dirudienez, 2007az geroztik baldin badago bug hau ohartarazita, esperantza larregirik ez dezakegu izan laster batean konponduko dutenik.

assar
2009-12-17 00:42:06

Beno, bug erreporteko iruzkin batean nik goian esan dudan horixe bera dio:
https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=346930#c25

assar
2009-12-17 00:39:21

Uste dut aurkitu dudala akatsa: kurtsorea hitz akasdun baten gainean jarriz, testuinguru-menuaren botoia sakatzean ez du hitz hori aztertzen, justu azpiko lerroan dagoena baizik.

Probatarako, Thunderbird-en ireki mezu berria sortzeko leihoa, eta idatzi:

Egun
Erleju
Sarrea
Ordu
Kondu

Eta gero egin aproba. "Egun" hitzaren gainean jarrita, "Erleju" hitzerako proposamenak ematen ditu. "Sarrea" gainean jarrita, ez du proposamenik egiten.

assar
2009-12-17 00:24:10
assar
2009-12-17 00:18:51

Egia, niri ere gertatzen zait. Gainera, Firefoxen ere gertatzen zait (Thunderbird 3.0, Firefox 3.5, Ubuntu 9.10).

Julen
2009-12-16 21:36:24

Thunderbird 2an pasatzen zitzaizun?

Hau ez da inondik ere hizkuntzari lotutako arazoa, arazo orokorragoa baizik.

Antzekoak aurkitu ditut:
https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=409619
https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=523407

Arazoa kodean hor nonbait egongo da.

Egokiena bug konkretu bat zabaltzea da, arazoaren xehetasunak eman eta garatzaileek begirada eman diezaioten. Tamalez, horrelako bug "txiki" mordoa dago (je, baina kasu honetan produktibitatea jaisten du), eta lehentasunak beste batzuk izaten dira sad

Gotzon Egia
2009-12-16 16:37:02

Pozik nabil Thunderbird 3.0rekin. besteak beste, mezuen hari osoak batera ikuskatzeko aukera, mezuak fitxatan irekitzeko aukera eta beste zenbait xehetasun oso ongi eginak iruditzen zaizkit.

Arazotxo bakarra harrapatu diot, orain arte: mezua idazterakoan, zuzentzaile ortografikoa esna dago, akatsak gorriz azpimarratzen baititu; alabaina, laster-menuko tekla sakatzen badiot kurtsorea hitz akastunaren gainean dagoen bitartean, irekitzen den menuak ez du zuzenketarik proposatzen; soilik aukera ohikoak ageri dira (desegin, itsatsi eta abar).

Teklarekin bakarrik gertatzen da, saguaren eskuin botoiarekin eginez gero, zuzenketa proposatzen baitu.

Euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez berdin gertatzen zait. Badakizue non den arazoa?

Foroen oina

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB