Logoa
  • Hasiera
  • » Berriak
  • » Maiatzaren 6an sareko askatasunarekin bukatu nahi dute

Bidali erantzuna

Idatzi mezua eta bidali
Aukerak

Atzera

Gaiaren berrikuspena (berriena lehena)

aitiba
2009-05-04 02:21:10

Ekintza zuzenera deialdia. Formulario hau betez, zure mezua Espainiar estatuko europarlamentari GUZTIEI iritsiko zaie automatikoki:  http://xmailer.hacktivistas.net

   Internet, orain ezagutzen dugun modura, arriskuan dago. Maiatzak 6ean onartu nahi dituzten Europar Batasuneko lege berriek ("Paquete de Telecomunicaciones" delakoa), banda zabalera hornitzaileei, ikuskatzen ditugun webgune kantitatea murriztu eta zein zerbitzu erabili eta zein ez erabakitzeko (p2p sareak, skype edo errentagarria egiten ez zaien edozer) eskubide legala emango diete. Lege berriak, hornitzaileei, Internet, telebista paketeak bezala saltzeko - sarbiderako aukera kopuru mugatu batez . Hau da, zure Internet sarrera kontratatuta dauzakun "pakete"-aren araberakoa. Ezin izango duzu webgune guztietara sarbidea eduki, zure "pakete"-aren barruan daudenetara bakarrik. Hau gutxi balitz, orriak eta edukiak iragazteko eta zure Interneteko jarduera gainbegiratzeko aukera izango dute, inongo berme judizialik gabe!!. Informazio zehatzago baterako:

http://www.laquadrature.net/en (ingelesez)
http://blackouteusp.wordpress.com/ (gaztelaniaz)

http://wiki.hacktivistas.net/images/Save_the_net_400.png

   Oraindik geratu dezakegu, e-posta bidalketa masibo baten bitartez, Maiatzak 6a baino lehen. 375.000 mezu baino gehiago bidali ditugu dagoeneko, baina milloi batera iritsi behar gara. Sarearen askatasuna eta neutralitatea babesteko borrokan dauden europarlamentari urriek, e-postak bidaltzen jarraitzera animatzen gaituzte. Jendearen mezuez betetako postontziek bakarrik geldi dezakete erokeria hau. Ez itxaron gehiago, hartu 5 minutu zure askatasuna defendatzeko. 46 zuzenketaren (138 zuzenketa zaharra) alde bozkatzera exijitu iezaiezu, berak, gure askatasunak bermatzen BAITITU.

  Bihar beranduegi izango da:  http://xmailer.hacktivistas.net

Foroen oina

Zer da Librezale? | Kontaktua | RSS jarioa | Lizentzia

Laguntzailea: Mundurat · Erabilitako softwarea: MediaWikiWordPress eta FluxBB